COVID pasaportea, diskriminazio mingarria zein neurri hutsala


2022ko urtarrilaren 31n - 14:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Koronabirusaren (SARS-CoV-2) zabaltzeari aurre egiteko, neurri desberdinak hartzen ari dira euskal administrazioak. Asteotako datu jasoak ikusita eta ospitaletan gaixo ugari artatzen dauden honetan, begi-bistan dago oso eraginkortasun gutxi izan dutela Omikron aldaeraren aurrean. Aldiz, eztabaida garratza, bereizketa (segregazioa) eta haserrea eragin dute gizartearen zati batean.

Nahasmena eragin du txertaketa osoa jaso duenari immunizatua dagoela sinestarazteak, eta horrek erraztu egin du birusaren zabaltzea. Gizartea bi taldetan banatu da, nahita, txertatuak eta ez-txertatuak: lehenak, infektatuak izatetik libro (omen) zeudenak; eta bigarrenak, gaixotuko ziren eta birusa transmitituko zuten insolidario gisa seinalatuak izan direnak.

Baina Eusko Jaurlaritzak bestelakoa esaten zuen bere arauetan: “Oraindik ere badago arriskua SARS-CoV-2rekin kutsatzeko edo hura transmititzeko, maila apalagoan bada ere, nahiz eta txertoaren pauta osoa jarrita izan. Hori dela eta, funtsezkoa da, txertoa jarrita izan arren, aipatutako prebentzio-jarraibideak betetzea, nork bere burua, gertukoak eta gainerako herritarrak babesteko” (Agindua, 2021eko azaroaren 16koa, Osasuneko sailburuarena).

"Oker parekatu da COVID pasaportea edukitzea eta osasuntsu egotearen bermea. Bestalde, ia ez da aipatu osasunerako mesedegarriak diren giza-harremanak, elikadura osasungarria, jarduketa fisikoa eta aire zabalean ibiltzea"

Izan ere, Espainiako Osasun Ministerioak argitaratu dituen datuen arabera, 2021/11/01-2021/12/26 epealdirako, COVID-19 kasuak 674.475 izan dira txertoaren hiru dosiak zeukatenen artean, eta 179.846 ez-txertatuen taldean. Lehenengo taldetik 11.641 ospitalera eraman dituzte, 1.040 zainketa berezietara (ZIU), eta 1.207 hil egin dira; bigarren multzoan, hurrenez hurren, 5.424, 870 eta 471 hildako. (Centro de Coordinación de Alertas y Emergencias Sanitarias. Actualización nº 537. Enfermedad por el coronavirus (COVID-19). 07.01.2022).

Aurrekoa nahiz eta jakina izan, euskal administrazioek aurrera egin dute COVID Ziurtagiri Digitalarekin, egun horietan milaka lagun batzen zituen kontzertuak eta bestelako ekitaldiak gaizki aireztatutako eraikin barruetan egiten ziren bitartean –ikus Euskal Herriko Unibertsitatearen ikerketa–. Hau ez zetorren bat aurreko Aginduan bertan gomendatzen zenarekin (“Ahal denean, jarduerak kanpoan antolatzeko ahalegina egingo da. Aire zabaleko jarduerak dira seguruenak. Covid-19a harrapatzeko edo transmititzeko arriskua handiagoa da leku itxietan eta jende asko dagoenean”).

COVID Ziurtagiri Digitala aurkezteko orduan, pasaporte hura funtsezko ez diren jardueretan eskatuko dela justifikatzen da (“Lokal horietara sartzea borondatezkoa da eta bertan ez da funtsezko jarduerarik egiten”, Espainiako Auzitegi Gorena aipatuz). Antza, ez dira funtsezkoak kultura, kirola, giza-harremanak edota ospitale eta zentro sozio-sanitarioetara sartzea. Haurren eta nerabeen kasuan, aurrekoak, gainera, funtsezkoak dira bere garapen osorako.

Orduan, hurrengo hausnarketa datorkigu burura:

Txertoa jaso dutenek nahiz hartu ez dutenek SARS-CoV-2 birusarekin infektatu eta berau transmititzeko gaitasun potentziala badugu, zerk justifikatzen du COVID Ziurtagiri Digitala? Alderantziz, pasaportea aldean dutenek, baina koronabirusa bere gorputzean daramatenek, birusa barra-barra zabaltzen ari dira.

Ez dira garai gozoak. Pertsona helduen kasuan gertaera tamalgarriak izan dira (kuadrillan, garraio publikoan, ospitaletan…). Baina zer gertatzen da 12 urtetik gorako nerabe eta gazteekin ikastetxearen kultura-jardueretatik edota kanpo-eskolako kirol taldeko dinamikatik at geratu direnean? Aniztasuna, inklusibitatea, solidaritate balioen aurrean, gero baztertuak izatearen bizipen gogorrak jasaten ari dira. Gizarte arrakala eragin da.

Antigeno eta PCR proben irtenbidea aipatuko da orduan COVID Ziurtagiri Digitala eskuratzeko. Eta Ziurtagiria eskuratzeko hirugarren bide honetan, Administrazioak argi dio: “Baimendutako laborategi pribatuetan egindako proba negatiboek bakarrik izango dute balioa”. Behin-behineko Ziurtagiri eskuratzeko PCR froga egin behar dute astero, birritan??? Zein familiak du gaitasun ekonomikoa horri aurre egiteko? Honetan, beste bazterketa sozial handia gertatu da.

Horretara, COVID Ziurtagiri Digitala indarrean dagoen bitartean ikastetxeek bere programazioa berregin behar izango dute ikasleen (eta irakasleen) diskriminazioa gerta ez dadin. Hau gogorra izango ez balitz, txertoa hartu ez duten ikasleak, osasuntsu egon arren, etxean geratu behar izan dira gelan positiboren bat agertzen zen bakoitzean. Ba al dago hau gaztetxoari azaltzerik?

Laburbilduz, oker gizarteratu da COVID pasaportea edukitzea osasuntsu egotearen berme izatearekin parekatzea. Bestalde, ia ez da aipatu osasunerako mesedegarriak diren giza-harremanak, elikadura osasungarria, jarduketa fisikoa eta aire zabalean ibiltzea. Orduan, baleko neurriak hausnartu behar dira, zientzian, esperientzian eta osasunean oinarri dutenak, gizarte eragileen parte hartzea bermatuz. Amaitzeko, premiaz, pertsonen diskriminazioa eta samina eragiten ari den funts gabeko COVID Ziurtagiri Digitala bertan behera utzi behar da.

 

*Xabier Arana Eiguren Biologia Zientzietan lizentziatua da

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Eguneraketa berriak daude