Oinarrian COVID pasaportea eta txertoaren behartzea. Horien kontra mobilizatzen dabiltza guadalupearrak, baina orokorragoa da auzia: aspaldian pairaturiko krisi sozioekonomikoa eta Frantziaren partetik jasotako "mespretxua" eta "kolono jarrera" salatzen ere dabiltza.
Egoera zartatu da Guadalupen, Frantziaren menpe segitzen duen Karibeko itsasoko irlan. Arrazoia berez COVID pasaportearen behartzea eta osasun langileei eta suhiltzaileei inposaturiko txertoa, baina hori baino sakonagoa da arazoa eta aspaldian ustelduz zihoan giroa zartatu da azken egunetan. Horrelakoa da giroa Karibetako irlan: kale borroka bortitzak, bazterrak sutan, Polizia ikaragarri bortitz, etxeratze-agindua inposaturik, lapurretak, manifestazioak, barrikadak, bideak blokeatuta, RAID eta GIGN polizia unitate berezien etorrera Metropolitar Frantziatik eta hamarnaka atxiloketa.
Egoera soziekonomiko txarra eta Frantziako Estatuaren "jarrera koloniala" salatzen dabiltza karrikatik guadalupearrak. Langabezia %17koa dute – Metropolitar Frantzian %8,9koa da– eta herritarren %34 da pobrezian –Metropolitar Frantzian %14–. Orokorrean, alde handia bada Metropolitar Frantziaren eta bere menpe dituen irla hauetako egoera sozioekonomikoen artean, baina ez da desberdintasun hauek ttipitzeko determinaziorik ageri Parisetik.
LKP intersindikalak deitu zuen grebara azaroaren 15ean, COVID-19a dela eta harturiko azken neurrien kontra. Osasun arloko langileek eta suhiltzaileek zuten mugimendua abiatu, gasolindegietako sindikatu batzuk ere bat eginez. Giroa baretzeko asmoz, azaroaren 23 honetan jakin da gobernuak onartu duela protestan direnen eskakizunetariko bat: osasun alorrean dabiltzanen artean, nahi dutenei banatuko zaie ARN-mezularia teknika gabeko txertoa.
"Ezin onartuzkoa eta jasanezina" da gertatzen ari dena Gabriel Attali Gobernuko bozeramailearen hitzetan, eta hau "gutxiengo batek" eraginik. Bertakoek ez diote gauza bera, haatik. UGTG sindikatuak ondokoa dio: "Osasun eta sozial arloko profesionalen eta suhiltzaileen aldarrikapenak zuzenak direla eta herritarren sostengua dagoela argi uzten dute mobilizazio egun horiek. Baina, horrez gain, herritarrok pairatzen dugun sufrimendu, desberdintasun, pobrezia eta bazterketak ikaragarriak direla ere agerrarazten digute".
Jean Castex Barne ministroa Guadalupen egon zen atzo, abenduaren 22an. Herritarren indarkeriak gogorki salatu zituen zehaztuz elkarrizketarako bete beharreko baldintza dela "ordena publikoa". Irlan zela jakin zen COVID-19az kutsatua zela gobernuko kidea.
Orokorrean bertako biztanleen %43ak du lehen txertoa jasoa, Metropolitar Frantzian baino askoz jende gutiagok beraz. Mesfidati dira orokorrean Paristik inposaturiko neurrien parean, eta haien historia ikusirik ulergarria dela ezin uka. Frantziaren baitan harturiko eskualde administratibo izaten segitzen du 1635an frantsesek kolonizaturiko Guadalupek.
Iraganean eta oraindik gaur egun Parisek harturiko jarrera autoritario eta koloniala ere da azken aste honetako matxinaden oinarrian. Tartean, klordekonaren afera –"chlordecone" frantsesez–. 1972tik 1993ra arte aritu ziren klordekona izeneko intsektizida Martinikako eta Guadalupeko banana plantazioetan hedatzen. Produktua minbizi-emaile eta nahasle endokrino zela jakinda ere, erabilpena baimentzeko hautua egin zuen Frantziako Estatuak. Gaur egun osoki kutsatuak dira Frantziaren menpe diren bi irla horiek: lurrak, urak eta herritarrak, guztiak kutsatuta. Eskandalua, aipàtzen ez den eskandalua baina guadalupearrek gogoan eta gorputzean duten mina.
"Neokolonialismoa deitzen zaio Martinika eta Guadalupe osoki kutsatzeko hautuari" erreportajea atera genuen iazko otsailaren 9ko ARGIA alean, klordekonaz eta Frantziaren jarrera neokolonialistaz.
Baliteke Guadalupen abiaturiko sutea Martinikan eta Kanakyan ere zabaltzea. Hain zuzen, tentsio handia bada Frantziaren menpe izaten segitzen duten bi lurralde hauetan ere. Oroit independentisten atzeratzea galdatu arren, eskaera errefusatu eta Kanakyren independentziari buruzko erreferenduma bideratzekoa duela Frantziako Gobernuak eta hori, laster, abenduaren 12an. Martinikan ere mobilizatzeko deia luzaturik dute hainbat sindikatuk eta hori Guadalupekoekin elkarlanean.
Jarraian bi bideo Guadalupeko giroa islatzeko:
?? Guadeloupe : La guerre est déclarée !
— @ElDictaTorOfficiel (@El_Dic_TatoR) November 19, 2021
Soutien total à la population qui ne demande qu'à vivre sans dictature ! pic.twitter.com/Ii1wwcga34
La situation en #Guadeloupe est explosive, l’amateurisme de gouvernement #Macron nous amène le chaos ! pic.twitter.com/xzVkcjdt4Z
— Enzo Alias (@Enzo_Alias) November 19, 2021
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]
Orain dela hilabetetxo batzuk eztabaida bizia piztu zen sare sozialetan. Bi bando buruz buru: Euskal Herria kolonia bat ote da? Nire uste apalean, ika-mika haren muina kolonialismo eta inperialismo hitzen definizioan zegoen, oso modu ezberdinean erabiltzen ari baitziren hitzok... [+]
Irlan egon da maiatzaren 23an Frantziako presidente Emmanuel Macron eta loialistekin zein independentistekin, alde guztiekin bildu da. "Elkarrizketa politikoa" abiarazteko prestutasuna erakutsi die, baina independentistek diote horretarako baldintzarik ez duela jarri.
Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]
Internet eztabaidan dagoen lurraldea da. Eztabaida horiek gure demokrazien etorkizunari eragiten diote, baita klimarako eta gizarte eta ingurumen-justiziarako hartuko ditugun bideei ere. Borroka hauetan, gure lana egin dezagun, beharrezkoa dugu interneten dinamika ezagutzea... [+]
Berrogeita hamar bat gobernutako ordezkari, nazioarteko finantza-egitura esanguratsuenak, hainbat enpresa pribatu eta Gobernuz Kanpoko Erakunde zenbait batu dira Parisen, ekainaren 22an eta 23an, mundu mailako finantza itun berri bat adosteko asmoz. Orain arteko joko-arauak... [+]
XX. mendetik hitzen beldur larri batekin atera gara. Ez gara gehiago menturatzen gauzak izendatzera, dena zirkunboluzio, metafora eta eufemismo gabiltza errealitatearen latza leundu nahi bagenu bezala: Elkanok ez zuen Portugaleko erregearen ametsa partekatzen eta engoitik... [+]
Geu Afrikarrok erakusketa ikusgai da otsailean Gasteizko Montehermoso kulturunean, eta hainbat ekimen antolatu dituzte horren bueltan. Ostiral honetan egingo duten "Begirada kolonialak, ikus-entzunezko baliabideak eta estereotipoak" solasaldiko parte-hartzaileetako... [+]
Ura baliabide preziatua bada, are gehiago da Hego Amerikako txokorik lehorrenetan dagoen Argentinako Mendoza eskualdean. 2019an herritarren errebolta batek lortu zuen meatzaritzako multinazionalek hango ur apurrak zianuroz ez kutsatzeko lege bat aurrera ateratzea. Baina... [+]