COVID-19az kutsatutakoen kontaktu zuzenek ez dute itxialdirik egin beharko martxoaren 5etik aurrera

  • Martxoaren 5ean pasako da indarrean egotera erabakia. Egun horretatik aurrera, kontaktu zuzenek ez dute itxialdirik egin beharko, txertatuta egon zein ez.

Bi pertsona etxeko balkoian, itxialdian (Argazkia: Dani Blanco)

2022ko martxoaren 2an - 10:01
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Osasun Publikoko Batzordeak hala erabakita, aurrerantzean COVID-19az kutsatutakoen kontaktu zuzenek ez dute itxialdirik egin beharko. Badira hiru hilabete neurri hori txertatutako pertsonen kasuan aplikatzen dela, baina orain neurri orokorra izatera pasako da; txertaketari dagokionez egoera edozein izanik ere, kontaktu zuzenek ez dute itxialdiri derrigorturik egin beharko. Kasu horietan neurriak areagotzeko eta interakzioak murrizteko gomendatuko da. Kutsatuek gutxienez zazpi eguneko itxialdia egiten jarraitu beharko dute.

Astelehenean egindako bileran hartu zuen erabakia Osasun Publikoko Batzordeak, eta martxoaren 5ean pasako da indarrean egotera. Kontaktu zuzenen berrogeialdiak desagertzea egun batzuetako kontua da beraz. Birusarekin elkarbizitzeari begira eman beharreko pausoen baitan kokatzen du erabakia batzordeak. Izan ere, Eldiario.es-ek jaso zuenez, kutsatuen eta ospitaleratuen zenbakiak beheraka ari diren honetan, Espainiako Gobernuak COVID-19a zaindu eta kontrolatzeko estrategia berria du martxan jartzeko prest; estrategia horrek arreta kolektibo zaurgarrietan jarriko luke.

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak maskararen derrigorrezko erabilera ere laster indargabetzeko asmoa agertu zuen TVEn, nahiz eta datarik zehaztu ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!