COVID-19aren kontrako txertoek 1.500 heriotza saihestu dituzte Nafarroan, Osasun Publikoaren institutuaren arabera

  • Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren azken txostenaren arabera, COVID-19ak eragindako heriotza kopurua oraingoaren bikoitza izango litzateke, haren kontrako txertoaren kanpaina martxan jarri ez balitz.


2022ko urtarrilaren 27an - 15:20
Azken eguneraketa: 17:48
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak astero txosten epidemiologikoa kaleratzen du (argazkia: Navarra.es

Astero argitaratzen duen txosten epidemiologikoak COVID-19 gaixotasunaren kontrako txertaketa kanpainaren eraginkortasunari buruzko datuak dakartza Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak, Nafarroako Gobernuko Osasun Zuzendaritza Orokorrari loturiko erakundea. Bere kalkuluen arabera, txertaketa hasi zenetik, txertoen eragin zuzenagatik 170.000 infekzio eta 9.000 ospitaleratze gutxiago izan dira. Gainera, ZIUetako oheetan 1.100 lagun gehiago egotea eragotzi eta 1.500 lagunen heriotza ere saihestu du kanpainak.

Orain arte Nafarroan 190.000 pertsona infektatu eta 1.400 hil dira koronabirusagatik, Euskalerria Irratiak emandako datuei kasu eginez. Hau da, txertaketa kanpainarik izan ez balitz heriotzen kopurua "ia bikoiztu" egingo litzateke. ZIUetan dauden pertsonen kopurua, berriz, bi bider eta erdi aldiz handiagoa litzateke, orain arte 700 baitira ohe horiek okupatu dituzten pertsonak.

Txostenean azaltzen denez, "ondo txertaturiko" pertsonen artean infekzioaren ondorioz ospitaleratua izateko probabilitatea %90 txikiagoa da eta ZIUetan ingresatzekoa %95 txikiagoa –Omikron aldaeraren kasuan ere bai–. Baina txertoak infekzio guztiak saihesteko ahalmena ere txikiagoa denez, "prebentzio-neurri osagarriak" hartu behar dira institutuaren arabera, ez infektatzeko eta ez kutsatzeko: distantzia fisikoa mantentzea, maskara erabiltzea, ekintzak ahal dela aire librean egitea, barrualdeetan aireztapen egokia edukitzea...

Berriz infektatu direnak

Pandemia hasi zenetik 7.000 pertsona infektatu dira gutxienez bi aldiz COVID-19arekin Nafarroan, eta azkeneko astean 983 berrinfekzio kasu diagnostikatu dira. Alabaina, pertsona horien gehiengo handi batek modu arinean igaro du gaixotasuna eta soilik bi lagun ospitaleratu behar izan dituzte, txosten epidemiologikoak dioenez.

COVID-19a igaro dute pertsonek berriz infektatzeko arrisku gutxiago dutela dio institutuak, eta datu bat ere eman du: berrinfekzioa izateko aukera hamar aldiz txikiagoa da kasu horietan. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, "abantaila hori murriztu egiten da", txostenean irakur daitekeenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude