Pobrezia eta askatasun eza ekoizpen-ziklo berrian ezartzen ari den bizi eredu proletarioaren ezaugarri nagusia dela defendatu izan dugu. Bada, orain inoiz baino ozenago esan dezakegu: “askatasun eza pobrezia da, eta pobrezia, askatasun eza”. Izan ere, pandemiaren hedapena argudiatuta, eredu sozial basatia inposatu digute egun batetik bestera: polizia-estatua, eskubide zibil eta politikoen muturreko murrizketa, agintearekiko obedientziarako dei orokorra eta langileriaren diziplinamendu zorrotza. Ez dirudi osasun-larrialdia gainditzeko diseinatutako neurriak direnik; are gehiago, guk defendatzen duguna da diseinatu direla pobrezia gehiago orokortzeko, eskubideak eta askatasuna indargabetzeko, eredu soziokultural alienantea sustatzeko eta polizia-estatua indartzeko.
Hori guztia, itxura guztien arabera, ekoizpen-indarren eta baliabide sozialen gaineko gero eta kontrol handiagoa duten oligarkia-blokeen agindupeko gizarte-eredua izango da. Zentzu horretan, ulertzen dugu ezartzen ari direna burgesiaren zuzeneko diktadura bat dela. Horregatik, egoera hori salatzeko asmotan, asteburuan Hego Euskal Herriko ehunka gaztek kaleak hartu ditugu, eta aurrera begira ere salaketarekin jarraitzeko asmoa dugu, ofentsiba honek jarraitu bitartean.
Ekoizpen-modu kapitalistaren oinarriak kolokan jartzen dituen heinean, krisi kapitalista mundu-mailako egitura sozioekonomikoa aldatzeko potentzia duen indar globala da. Zentzu horretan, paradigma historiko oso baten trantsizio-unean gaudela esan dezakegu, eta prozesu horren barruan ulertzen ditugu izaera historikoa duten zenbait aldaketa garrantzitsu: egitura ekonomiko globalaren modernizazioa, automatizazioan,
“Estatu-aparatuaren izaera ustel eta klasista, sozialdemokraziaren ezintasun politikoa eta izaera kolaborazionista eta masa-komunikabideen iruzurra dira elementu garrantzitsuak”
digitalizazioan eta robotizazioan oinarritua; indar-korrelazio geopolitikoen aldaketa eta Europaren gainbehera inperialista; ongizate- eta zuzenbide-estatuen ezabapen progresiboa, herrialde kolonizatuen gaineko inperialismoan oinarritzen zirenak; oligarkia finantzarioaren agintearen gorakada izugarria eta abar. Aldaketa horiekiko loturan ulertzen dugu Frantziako eta Espainiako Estatu burgesetatik aplikatzen ari diren neurri murriztaileen zentzua, bai eta pandemiaren gaineko kudeaketa-eredua bera ere.
Izan ere, osasun-egoeraren larritasunaren kausa nagusiena ondorengoa da: jakintza eta teknologia-baliabide handiak jendartearen osasuna bermatzera bideratzeko borondate falta. Hori, ordea, ez da soilik estatu-auzi bat, baizik eta estatuaren jabe den oligarkiaren auzia: enpresa handiena, inbertsio-funtsena, banketxeena, korporazio industrial eta finantzarioena eta abar. Subjektu subiranoa, hau da, agintea duen eta erabaki estrategikoak hartzen dituen subjektua, ez da hainbeste estatu burgesa, horren atzean dagoen oligarkia baizik. Inoiz ezin da jokatu dauden aukeren gainetik, baina fase historikoen araberako aukerak baliatzeko borondatea behar da, are gehiago larrialdi egoeretan. Burgesia handiak, ordea, garbi utzi du ez daukala inolako borondaterik pertsonen osasuna lehentasun bezala jarri eta errekurtso guztiak pertsonen ongizatea bermatzera bideratzeko. Horren ordez, pobrezia eta askatasun eza ezarri dituzte arau gisa.
Horrekin guztiarekin batera, beste elementu hauek ere garrantzitsuak eta salagarriak iruditzen zaizkigun: estatu-aparatu osoaren izaera ustel eta klasista; sozialdemokraziaren ezintasun politikoa eta izaera kolaborazionista; eta masa-komunikabideen iruzurra.
Azkenaldiko gertaerek agerian utzi dute egitura politiko-administratiboaren nolakotasuna. Politika instituzionala debaluatuta dago gaur egun, burgesia handiaren menpekoa delako erabat: biztanleriak ez dauka inolako mekanismorik alderdi politikoak kontrolatzeko, agintariak kapital-blokeen ordezkariak dira, egia eta arrazoia ez dira inoiz erabakiak hartzeko irizpideak, politikoki interbenitutako eta ohorerik gabeko botere judiziala existitzen da... Egitura instituzional guztia ustelduta dago, eta interes industrial eta finantzario estrategikoen menpekoa da guztiz. Eredu burgesaren barruan, politika ez da bizitza soziala egiaren eta arrazoiaren printzipioen arabera antolatzeko tresna, baizik eta ordena sozial burgesa mantentzeko politikari profesionalen egitura usteldua. Horregatik, politika instituzionala estrategia politikoaren zentroan jartzen duten eragile edo kolektibo oro, nahiz eta beren aktibitatea instituzioetatik kanpo gorpuztu, ezingo da inoiz iritsi alternatiba erreal bihurtzera.
Horrez gain, azken hilabeteetan berriro ere agerian geratu dira sozialdemokraziaren ezintasun politikoa eta izaera kolaborazionista. Kapitalismoak mundu-mailako sakeo eta esplotazio basatia inplikatzen badu ere, sozialdemokraziak sinestarazi nahi digu posible dela baliabide sozialak beste modu batean kudeatzea, baina, egoeraren larritasuna handitzen den bakoitzean, lortzen duen bakarra da indarrean dagoen blokea babestea edota zuritzea, Espainiako Estatu burgesean gertatu den bezala. Bestalde, Eusko Jaurlaritza egiten ari dena ere erabat larria da: azkenengo hauteskundeetan, biztanleriaren erdia ez zen bozka ematera joan. Horrek, batetik, zilegitasuna kentzen dio gobernuari. Bestetik, bozkatzera joan zirenek programa politiko bat bozkatu zuten, ez faxismoa aginte-teknika gisa gogorarazten duten neurri murriztaileak aplikatzea.
Era berean, salagarria da erkidegoko eta estatuko komunikabide ofizial handiek duten jardunbidea. Informazioaren bidez errealitatea ulertzeko eta jendartean gaitasun intelektuala areagotzeko bitarteko eraginkor bat izan beharrean, burgesia handiaren menpe dauden bitartekoak dira: kriminalizazio-kanpainak egiten dira, informazioa ezkutatzen da, sentsazionalismoa nagusitzen da, proletarizazio-prozesu izugarria ezkutatzen saiatzen dira... Iruzur mediatikoa ere herritarrei askatasuna mugatzeko modu bat da.
Mundu-mailako gizarte burgesa gainbehera betean sartuta dago. Baina larriena ez da gizarte burgesa giza proiektu bezala porrot egiteko arriskuan dagoela, baizik eta historia bera, emantzipaziorako giza proiektu bezala, arriskuan dagoela. Bizirik mantendu behar dugu ortzi-muga komunista, eta horretarako, nahitaez, langileriaren antolakuntza komunista eraiki behar da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]