COVID-19aren bigarren tirainak bete-betean harrapatu du Mendebaldeko Europa

  • Marroi iluna nagusitu da Europako mapaz: kenduta Eskandinaviako eta Baltiko itsaso bazterreko herrialdeak, Alemania eta Grezia, beste herrialde guztiak guztiz edo ia osoki daude margotuak COVID-19aren kutsaketak 14 egunetan 240 positibo berri edo gehiago utzi dituela adierazten duen kolorez. Baina kutsatuen kopuruarena baino are larriagoa da heriotza kopuruen gehitze orokorra. Europar Batasunako estatu gehienek konfinatzeak eta bestelako neurri zorrotzak hartzea eragin du egoerak.
     

2020ko urriaren 30an - 06:22
COVID-19aren hedadura Europan 2020ko urriaren 28aren aurreko 14 egunetan. (Irudia: ECDC)

Laster Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) kolore gehiagoz aberastu beharko du Mendebaldeko Europan COVID-19aren hedadura islatzeko erabiltzen duen margo-paleta. Kenduta Eskandinaviako herrialdeak, hiru herrialde baltikoak, Alemania eta Grezia, gainerako guztia marroi ilunez beztitu da denbora gutxian. Kontua da kolore hori eransten zaiela 14 egunean 100.000 pertsonaren artean 240 kasu edo gehiago detektatu dituzten herrialdeei eta multzo horretan sartzen direla bai doi-doi 250 dauzkatenak, 500etik gorakoak (EAE esaterako) edo 1.000tik gora dabiltzanak, Nafarroa kasu.

COVID-19aren hedadura joan den astean, Europan 2020ko urriaren 21aren aurreko 14 egunetan. (Irudia: ECDC)

Urriaren 28ko datuekin, aurreko 14 egunetan 100.000 biztanleen artean metatutako, ECDCren estatistikek erakusten dutenez (ikusi beheko koadroa) Belgika da orain kutsatu gehien metatu dituena, 1.498 (urriaren 21ean 932 zituen) eta ondoren datoz: Txekia 1.481ekin (lehen 1.066), Luxenburgo 916rekin (lehen 413), Eslovenia 778rekin (lehen 425), Herbehereak 771ekin (lehen 595), Frantzia 680rekin (lehen 453), Espainia 486rekin (lehen 360)... Egun horretan Euskal Herrian EAEk 547 zeramatzan metatuak eta Nafarroak 1.159.

Baina are larriagoa da heriotzen kopuruek egin duten gorakada. 100.000 biztanleren artean azken 14 egunetan jende gehiena Txekiari hil zaio: 14,7 (duela aste beteko kontrolean 8,5 ziren). Mendebal Europako kaltetuenen zerrendan ondoren datozkio Belgika 7,6rekin (lehen 3,7), Hungaria 6rekin (lehen 4,2), Errumania 5,6rekin (lehen 4,4), Espainia 4,4rekin (lehen 3,8), Polonia 4,3rekin (lehen 2,8), Frantzia 4,1ekin (lehen 2,4), Erresuma Batua 3,8rekin (lehen 2,5)... Euskal Herriari dagokionez ez dugu aurkitu 100.000 biztanleko heriotza tasarik argiratatuta.

COVID-19ak Mendebaldeko Europan eragindako kutsaketak eta heriotzak 2020ko urriaren 28aren aurreko 14 egunetan. (Irudia: ECDC)

COVID-19 pandemia osoan martxotik gaur arte hil direnen kontabilitateak egitekotan, ECDCk Mendebaldeko Europako herrialde bakoitzak metatu dituen heriotza absolutuak biltzen ditu lerroon artera ekarri dugun koadroak. Aldiz, heriotza kopuruak biztanleen proportzioan hobeto islatzen dituen zifra (heriotzak milioi biztanleko) Worldometers estatistika zerbitzuetan begiratu daitezke. Biak elkartuta –eta San Marino eta Andorra ñimiñoak alde batera utzita– koronabirusak kaltetuena Belgika da milioiko 951 heriotzarekin (denetara 11 170) eta ondoren datoz Espainia 758rekin (35 466), Erresuma Batua 672rekin (45 675), Italia 627rekin (37 905), Suedia 585ekin (5 927), Frantzia 548rekin (35 785)... Euskal Herriari dagokionez, Berria egunkaria da nazio osoko kontabilitatea ondoen daramana eta honen kontuetan pandemia osoan zehar 2.840 euskal herritar hil dira, Euskal Herriak denetara 3,17 milioi biztanle dituela kontutan hartuta milioiko 895.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude