COVID-19ak azken egunean EAEn 27 kasu berri utzi ditu eta Nafarroan 6

  • Igandean, uztailak 12, Euskal Autonomia Erkidegoan 27 koronabirus positibo berri zenbatu dira, horietatik Araban 3, Bizkaian 16 eta Gipuzkoan 8. Nafarroan, berriz, 6 kasu gehiagoren berri eman du Iruñeko gobernuak.


2020ko uztailaren 13an - 15:59
Herritara musukoa jantzita Bilbon autobusaren zain. (Argazkia: Pablo Viñas)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eusko Jaurlaritzatik Osasun sailak uztailaren 13ko buletinean zabaldu duenez, 12an 27 COVID-19 kasu berri hauteman dituzte EAEn, bezperan baino lau gutxiago, erreproduzitze tasa Rt 1,56-ean utziz. Hildako berririk badagoen ez du argitzen Osakidetzak, buletinean hildakoei dagozkien txokoak hutsik ageri dira "(1) Gaur ez eguneratutako datuakOsakidetzako datu-baseak kargatzeko arazoengatik" dioen ohar batekin. Hala ere, jakina da atzo pertsona bat bederen badela hila EAEn, Eskoriatzan isolatuta bakardadean hilik agertu zen gizona.

COVID-19 frogetan positibo eman dutenetatik 16 Bizkaian hauteman dituzte (Bilbon 11, Barakaldon 2 eta Bermeo, Sestao eta Trapagaranen bana), 8 Gipuzkoan (Donostian 3, bana Aia, Andoain, Eibar, Lezo eta Ordizina) eta 3 Araban (Laudion 1, Gasteizen 2).

Nafarroari dagokionez, hildakorik ez da izan eta positibo berriak sei dira. Horietatik bat Tuterako fokoetako bati dagokio. Une honetan Nafarroan agintariek sei COVID-19 foko zenbatzen dituze: bi Tuteran, bi Iruñean, bat Iruñerrian eta beste bat Lizarra inguruko herri batean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude