Covid-19: Neurri murriztaileak bertan behera utziko dituzte Nafarroan

  • Ostiraletik aurrera, tabernetako barran kontsumitu ahal izango da, dantzalekuetan dantzatu eta kontzertuetan zutik egon. Halaber, Lehen Hezkuntzan ez da talde osoa konfinatuko ikasle batek positibo ematen duenean.

Maria Chivite, gaurko agerraldian / Nafarroako Gobernua

2021eko irailaren 28an - 10:14
Azken eguneraketa: 12:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroako lehendakari Maria Chivitek azaldu du Covid-19aren kontrako neurri murriztaile guztiak utziko dituztela bertan behera, salbu eta hezkuntzari eta kirolari dagozkionak. Beraz, ostalaritzan, komertzioan edota kultur jardueretan pandemiaren aurreko edukiera eta ordutegietara itzuliko da Nafarroa.

Aldiz, " oinarrizko babes neurriek" –Espainiako Gobernuak ezarritakoek– indarrean jarraituko dute. Alegia, barrualdeetan musukoa erabiltzen jarraitu beharko da, baita kanpoaldean ere, kasu honetan pertsonen artean 1,5 metroko tartea mantentzerik ez dagoenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!