Erreferendumaren memoriak eta Errepublikaren aldarrikapenak kaleak hartu ditu Katalunian


2018ko urriaren 01an - 12:52
Errepide mozketa (Argazkia: La Directa)

2017ko urriaren 1ean burutako erreferenduma eta poliziak herriaren kontra erabilitako indarkeria gogoan dituzte astelehen honetan Katalunian, eta urtemugaren harira hainbat mobilizazio deitu dituzte. Eguneko lehen orduetatik hasi dira CDRak (Errepublikaren Defentsa Batzordeak) martxan, eta ekintza mordoa burutu dituzte. Aurreko egunetan ohartarazi zuten egun osoan zehar hainbat ekintza egingo zituztela.

Bartzelonara doazen hainbat errepide moztuaz ekin diote urriaren 1ari, eta aurreikuspenen arabera, errepide ezberdinak mozten dabiltzan zutabeek hiriaren erdigunean bat egingo dute.

Girona eta Bartzelona arteko AHT trenaren zerbitzua ere eten egin dute. Pare bat orduz blokeoari eutsi eta gero, mobilizazioarekin aurrera jarraitzea erabaki dute. Gironan bertan, Generalitatearen delegazioan, Espainiako bandera erretiratu dute, bideoan ikusi daitekeenez:

Bestetik, AP-7ko Matorelleko ordainlekuko langak erretiratu dituzte, autoei bidea zabalduz.

Etxe kaleratze bat gelditzeko geldialdia ere egin dute Bartzelonako Nou Barris auzoan. Bertan bizi diren hiru pertsonak etxetik kanporatuak izatea eragotzi dute.

Hiriburuan, botere ekonomikoaren egoitzen kontra ere egin dituzte ekimenak. Espainiako Bankua, Zerga Administrazioko Estatu Agentzia eta Kataluniako patronala –Foment del Treball Nacional– izan dituzte jo puntu. Besteak beste, “Bota dezagun erregimena” lemadun pegatinak eta “Subiranotasun ekonomikoa, kanpora Espainiako Bankua” edo “Bota dezagun 78ko erregimena. Independentzia. Errepublika” zioten pankartak ikusi ahal izan dira ekimenotan. “Desobedientziarik barik ez dago independentziarik”, “Ez Frantzia ez Espainia, Herrialde Katalanak” edo “Ez ahanzturarik, ez barkamenik” lemak aireratu dituzte. Larunbateko polizia kargengatik Miquel Buch i Moya Herrizaingo sailburuaren dimisioa ere eskatu dute.

12:00etan CDRen manifestazio bateratuari ekin diote Passeig de Graciatik, eta Universitats per la Republicak (Errepublikaren aldeko Unibertsitateak) deitu duen 24 orduko grebaren baitan antolatutako manifestazioari ere babesa adierazi diote.

Eguerdan, Bartzelonako Burtsara eraman dituzte aldarrikapenak. Bi pertsona kateatu egin dira eta ehun bat pertsonak eraikinera sarrera blokeatu dute.  “Jendearen errepublika nahi dugu, ez kapitalarena”, irakurri daiteke Sagrera, Navas eta Congres auzoetako CDRak ekintzaren berri ematen zabaldu duen txioan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


Eguneraketa berriak daude