Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

  • Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2023ko apirilaren 24an - 12:35
Azken eguneraketa: 14:36
Ponsati, martxoaren 28an Bartzelonara itzuli zenean. (Argazkia: EITB)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Carla Ponsati Kataluniako kontseilari ohia eta Europako Parlamentuko diputatua ez da agertu astelehenean Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura. Proces auziarekin lotuta, desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion Llarena epaileak.

Europako Parlamentuko diputatuak idatzi bidez adierazi du Industria, Ikerketa eta Energia batzordeek eta Europak Parlamentuko Gai Ekonomikoen Batzordeak gaurko itxita zuela saioa Bruselan, horren ondorioz ezin izango dela auzitegira azaldu. Adierazi du gaurko lanaldia "Bruselatik ehunka kilometrora duen edozein konpromisorekin bateraezina" dela.

Martxoaren 28an Bartzelonara itzuli zen Ponsati, bost urte erbestean pasa ostean. Espainiako Auzitegi Gorenak hura atxilotzeko agindua emana zuen. Llarena epaileak deklarazioa astelehenera arte atzeratzea erabaki zuen, eta Ponsati atxilotzeko agindua indargabetu egin zuen. Bruselara itzuli zen kontseilari ohia.


Kataluniako erreferenduma kanalean gehiago
2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.