Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

  • Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022ko abuztuaren 31n - 12:54
Azken eguneraketa: 2025-09-18 11:50
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turullek jarritako salaketari buruzko txostena argitaratu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak. Hain zuzen ere, 2018an kargugabetu zituzten Junqueras presidenteorde ohia eta Romeva, Rull eta Turull kontseilari ohiak, 2017ko erreferenduma antolatzeagatik matxinada delitua egotzita. 2017ko abenduko hauteskundeetan hautatu zituzten Kataluniako Parlamentuko diputatu.

Batzordearen arabera, politikari independentistak kargugabetzeko erabakia ez zen arrazoizkoa eta objektiboa izan. Kontrara, arbitrarioa eta inpartzialtasun bermerik gabekoa izan zela ebazten da txostenean. Izan ere, matxinada egotzi bazieten ere sedizioagatik kondenatu zituzten –indarkeriarekin lotzen ez den delitua–, eta kasu horretan legeak ez du kargugabetzea aurreikusten.

2019an, dagoeneko, Junqueras, Jordi Sancez, Romeva, Rull, Dolors Bassa, Joaquim Forn eta Jordi Cuixart berehala askatzeko eskatu zuen batzorde bereko Atxilotze Arbitrarioen aurkako lantaldeak.


Kataluniako erreferenduma kanalean gehiago
2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.