Castejongo Dos de Mayo ikastetxeak PAItik ateratzea eskatu du berriz ere

  • Iaz ere eskatu zuen, baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak atzera bota zion eskaera. Ikastetxeko zuzendaritzaren ustez, ingelesezko programa ez da bideragarria euren zentroan.


2021eko otsailaren 10ean - 11:17
Dos de Mayo ikastetxean biolentzia matxistaren aurkako bilkura bat. (Arg.: Dos de Mayo ikastetxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zuzendaritzaren esanetan, duela bost urte hasi ziren Ingelesa Ikasteko Programarekin (PAI), eskola komunitate osoa aurka zegoela eta Hezkuntza Sailak derrigortuta. Diotenez, frogatua dute PAIko ikasleak ikasgaietako edukien ezagutza maila gutxiagorekin iristen direla 6. mailara. Programatik ateratzeko egin duten txostena ikastetxearen webgunean jarri dute ikusgai. Beren argudioak guztiz pedagogikoak direla azpimarratu dute eta erabakiaz ez egiteko irakurketa ideologiko edo politikorik.

Txostenean azaltzen denez, eskolako familien %46aren ama hizkuntza ez da gaztelania eta ikasleen %38k arabieraz sozializatzen du, 2018-19an egindako inkestaren arabera. Ikasleen %50ari eskatzen zaie haienak ez diren bi hizkuntzetan murgiltzea, gaztelaniaz eskolan eta ingelesez hala dagokien ikasgaietan, Natur Zientzietan eta Zientzia Sozialetan. Ikasle horiek zaila dute ikasketa prozesua horrela egitea, eta gainera, haien familiek aitortzen dutenez, edukiekin laguntzeko ezintasuna dute.

Adostasun handia ikastetxean

Zentroko zuzendaritzaren esanetan ez daude hizkuntzak ikastearen aurka edo murgiltze ereduen aurka, baina argi diote programa horrek zentroan ez duela emaitza onik ematen eta ez dutela nahi. Horren alde egin du eskolako klaustroaren %78k eta Eskola Kontseiluaren %100ak. Hori dela eta, ikastetxeak espero du oraingoan Hezkuntza Sailak onartu egingo duela eskaera, foru legearen arabera, eskumen hori zentroarena baita.

Iaz ere zentroak arrazoi eta adostasun ia berberekin PAItik ateratzeko eskaera egin zuen, baina Carlos Jimeno kontseilariak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak (PSN) atzera bota zuen, forma akatsak argudiatuz: “Eskaeran ez da aipatzen programatik atera ondoren nola geldituko den langile plantilla eta ez da kontuan izan 147/2016 Foru Agindua, non zehazten den zentroak bermatu beharko duela programaren jarraipena finkatuta dagoen kurtsoetan”. Dos de Mayo-ren esanetan, biak aurkeztu zituzten. Iaz ARGIAn egindako erreportajean azaldu genituen aferaren nondik norakoak.

 

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Gurasoen federazioa ere atera da segregazioaren kontrako mahaitik
"Ondorioak eztabaidaren aurretik ezarrita daudela dirudi"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.