Cabezudo kasuko abokatua zigortu dute, epaile baten aurka esandakoengatik

  • Irungo bigarren Instrukzio Epaitegiak zigortu egin du Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren kasuko akusazio partikularreko abokatu Mario Diez (Cabezudo salatu duten biktima gehienen abokatua da), Ana Isabel Perez Asenjo epailearen ohorearen aurkako akusazioak egin izanagatik, Efe albiste agentziak argitaratutako informazioaren arabera.


2022ko azaroaren 10ean - 14:50
Mario Diez akusazio partikularreko abokatua, Kote Cabezudoren aurkako epaiketan. (Argazkia: Beñat Parra)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Perez Asenjo kasuko lehenengo instrukzio epailea izan zen, eta Diezek 60.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio orain, baita prozedurako kostuak ordaindu ere. Era berean, sententzia osoa irakurri beharko du akusazio horiek egin zituen lekuetan. 2018an egin zituen Diezek zigortua izatera eraman duten adierazpenak, Youtubera igo zituen hiru bideotan, Twitter sare sozialeko txio batean Intereconomia TV telebista kateko El Gato al Agua saioan eta Radio 4G irrati kateko La Jungla saioan. Epaiari helegitea jartzeko aukera dauka Diezek.

 

Besteak beste, epaiaren arabera, Twitterreko Gipuzkoa Konfidentziala kontuko txio bat baliatu zuen Diezek, “iruzkin maltzurren” eta “iraingarrien” bidez akusazioa “oso larriak” zabaltzeko, hala nola, magistratuak “bi alderdi politikoren arteko itun batean parte hartuko zuela, ustezko pederastia trama bat isilarazteko”. Halaber, “zalantzan jarri zuen Perez Asenjoren funtzio judiziala instruktore gisa”; izan ere, “egia falta da, prozesu jarduketekin jolasten da errealitatea ezkutatuz” eta “desitxuratuz”, “bi prozedura nahastuz” modu “deliberatuan”, eta hori, gainera, “jardunean” zegoen abokatua izanik, “gaiari buruzko ezagutzekin” eta “egia huts egiten ari zela jakitun” zela.

Diezek ez du epaiari buruzko ezer esan momentuz publikoki, baina Twitter sare sozialaren bidez gogorarazi du hilaren 23an estreinatuko dutela Disney Plus plataforman Cabezudo kasuari buruzko dokumentala, eta hilaren 25ean hitz egingo duela esan du.


Irakurri gehiago: Gizartea
Gizartea kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

2026ko uztailaren 15
Lurraldea eta arkitektura
Etxearen planoa

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...