Burujabetzaren alorrean sakontzeko “euskal bidea” proposatu du EH Bilduk

  • EH Bildu koalizioak burujabetzan sakontzeko proposamena zabaldu du. “Euskal bidea” deitu diote asteburuan zabaldu den proposamenari, eta oinarrizko akordioetara ailegatzeko osagaiak azaldu dituzte.


2013ko irailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Euskal bidea" proposatu du EH Bildu koalizioak, Euskal Herriaren burujabetza helburu hartuta (Argazkia: Monika del Valle, Argazki Press).

Euskal Herri burujabe eta elkarbizitzarako esparru baten bidean, politikagintzan eta beste hainbat jardueratan hartu beharreko konpromisoa azpimarratu du koalizioak, zabaldu den prozesu demokratikoaren helduleku.

Oinarrizko akordioetara heltzea ezinbestekotzat jo du, eta hiru osagai markatu dituzte horretarako:

- Autoeraketa prozesua, akordio, konplizitate eta erabaki demokratikoen arabera garatuko dena.

- Euskal lurralde desberdinen arteko kohesioa, abiadura desberdinak errespetatuz.

- Burujabetza era progresibo batean garatzea.

EH Bildutik adierazi dute garapen hori nola emango den ez dutela eurek erabakiko, eta ideiak eztabaidatzeko eskua luzatzen dutela. Hitza euskal herritarrek eta euskal eragileek dutela azaldu dute.

 

EH Bilduren agerpen bideoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EH Bildu
Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Non dago ezker abertzalea?

Euskal Herrian eta Europan bizi den euskal herritar bat naiz.

Europako egoera geopolitikoa kontuan hartuta, nahiz eta 2014ean hasitako gatazka izan, Mendebaldeko hedabide ofizialek Ukrainako guda deitzen duten gerra 2022ko otsailean hasi zen, eta dagoeneko hirugarren urtean... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Eguneraketa berriak daude