EH Bildu koalizioak burujabetzan sakontzeko proposamena zabaldu du. “Euskal bidea” deitu diote asteburuan zabaldu den proposamenari, eta oinarrizko akordioetara ailegatzeko osagaiak azaldu dituzte.
Euskal Herri burujabe eta elkarbizitzarako esparru baten bidean, politikagintzan eta beste hainbat jardueratan hartu beharreko konpromisoa azpimarratu du koalizioak, zabaldu den prozesu demokratikoaren helduleku.
Oinarrizko akordioetara heltzea ezinbestekotzat jo du, eta hiru osagai markatu dituzte horretarako:
- Autoeraketa prozesua, akordio, konplizitate eta erabaki demokratikoen arabera garatuko dena.
- Euskal lurralde desberdinen arteko kohesioa, abiadura desberdinak errespetatuz.
- Burujabetza era progresibo batean garatzea.
EH Bildutik adierazi dute garapen hori nola emango den ez dutela eurek erabakiko, eta ideiak eztabaidatzeko eskua luzatzen dutela. Hitza euskal herritarrek eta euskal eragileek dutela azaldu dute.
EH Bilduren agerpen bideoa: