Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

  • Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren esanetan, "inolako alternatiba zuzenik proposatu gabe eremu hori hustuta, pertsona horien egoera are eta gehiago okertzen du". 


2025eko ekainaren 20an - 10:46
Hamabost migratzaile bizi ziren Larrañazubi (Getxo) inguruko kanpalekua. Getxoko Udala
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Getxoko Udaltzainak ostegun goizeko 08:00etan bertaratu dira Algortako Larrañazubi inguruan dagoen kanpalekura. Kanpalekuaren desegitea zaurgarritasun egoeretarako aurreikusitako protokoloa jarraituta egin dutela adierazi du Getxoko Udalak. Amaia Agirre alkateak (EAJ) esku-hartzea "osasun publikoa babesteko eta ingurune naturala zaintzeko" argudiopean justifikatu du: hain zuzen, Ingurumen Sailak jakinarazi du hustutako eremuan "butano bonbonak eta beste material arriskutsu batzuk" aurkitu dituztela, horiek ingurune horretan erabiltzea ez baita egokia.

Getxoko EH Bilduk gogor gaitzetsi du, eta adierazi du ez dela lehenengo aldia pertsona horiek leku horretatik kanporatu dituztela: "Pertsona hauek bizitokirik gabe daramate denbora luzea, eta horien segurtasuna bermatzeko oinarrizko beharrak ase behar dira, eta hori administrazio publikoen baliabideen bidez egin behar da ezinbestean". 

Mankomunitatearen papera

EH Bilduri erantzuteko, Agirre alkateak argudiatu du udal baliabideak "gainezka" daudela, eta jakinarazi du harremanetan jarri dela Uribe Kostako Mankomunitateko presidentearekin, hustutako kanpalekuan bizi ziren migratzaileei alternatiba bat eskaintzeko: "Jakitun gara egoera hauen atzean ibilbide oso gogorrak dituzte pertsonak daudela". EH Bilduk, ordea, hitz horiek mankomunitateari "inplikazio falta" leporatzeko saiakera gisa hartu ditu.

Izan ere, koalizio abertzaleak goraipatu egin du orain arte mankomunitateak eta Getxoko Gizarte Zerbitzuak eginiko "isilpeko lan mardula, gure herrian eta eskualdearen zati batean daukagun egoerari aterabide posibleak bilatzeko, eskualdeko hirugarren sektoreko elkarte eta borondatezko langileekin batera". EH Bilduk gauzak "gaizki eta berandu heltzea" egotzi dio udalari, eta "inolako alternatiba zuzenik proposatu gabe eremu hori hustuta, pertsona horien egoera are eta gehiago okertzen" duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Getxo
Subflubiala Ez! plataformak kanpaldia egingo du Leioan asteburuan

Kanpaldiaren helburua "osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituen eta etorkizuna hipotekatzen duen proiektu jasanezina" geldiaraztea da.


Getxoko Udalak EH Bildu zigortu du Palestinari elkartasuna adierazteko mural bat egiteagatik

Getxoko EH Bilduk jakitera eman duenez, Udalak isun ekonomikoa ezarri dio, 2024ko azaroaren 29an, Palestinar Herriarekiko Elkartasunerako Nazioarteko Egunean, Villamonteko eskaileretan Palestinaren bandera marrazteagatik. Udal-zerbitzuek horma-irudia egin eta hiru egunera... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


2024-10-23 | Leire Ibar
Getxoko udaltzain berrien erdiak soilik jakin beharko du euskaraz

Getxoko Udalak udaltzainen hamar lanpostu berri sortzea adostu du EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek hitzartutako aurrekontuaren barruan. Hamar lanpostuetatik euskararen B2 maila bostek soilik egiaztatu beharko dutela adierazi du Udalak.


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


2024-10-01 | Gedar
Pertsona magrebtarrak jazartzera bultzatu du Getxoko Udaltzaingoak

 Hainbat poliziak aitortu dutenez, gazte magrebtarrak erreprimitzeko eskatu izan die udaltzain buruak. Algortako 'Ez Irentsi Arrazakeriaren Amua' plataformak udan salatu zuen gora egin dutela "magrebtarren aurkako jazarpen polizialak eta kontrolak",... [+]


2024-09-18 | ARGIA
Getxo eta Sestao ur azpitik lotu nahi dituen makroproiektua bertan behera uztea eskatzeko kanpaldia egingo dute

Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera... [+]


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua geldiarazteko manifestazioa egin dute Getxon

Zapatuan, ehunka herritarrek parte hartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren azpian egin gura duen tunelaren proiektua geldiarazteko exijitzeko manifestazioan. Subflubiala Ez plataformako deitzaileek 500 parte-hartzaile inguru zenbatu zituzten Getxoko Itzubaltzeta/Romoko... [+]


2024-05-30 | Hiruka .eus
Adingabeen sexu-erasoak salatzeko bide seguru eta eraginkorrak aldarrikatu dituzte Getxon

Europa ikastetxeko sexu-abusuak salatzeko eta umeei eta euren senideei babesa adierazteko elkarretaratze jendetsua egin dute asteazkenean, Getxon, Malakate parkean. Algortako Mugimendu Feministak deituta, deitoratu dute haurren kontrako indarkeria ez dela anomalia bat, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude