"Burujabetzak postcovid19 garaian" hitzaldia antolatu du Olatukoopek

  • Burujabetzak postcovid 19 garaian izenburupean, Maiatzaren Lehenaren aurreko egunerako on-line hitzaldia antolatu du Olatukoop ekonomia sozial eraldatzailearen sareak. Mirene Begiristain, Kataluniako Josep Manel Busqueta eta Andaluziako Oscar García Jurado arituko dira mahai-inguruan.


2020ko apirilaren 28an - 08:49

Apirilaren 30ean, 18:00etatik aurrera ikusentzun ahal izango da mahai-ingurua, Olatukoopen webgunean eta honen Youtubeko kananelan.

Burujabetzen gaia COVID-19aren osteko testuinguruan kokatzea izango da egingo duten ariketa. Josep Manel Busquetak burujabetza erreproduktiboaren ideia landuko du, bere Soberanias. Una propuesta contra el capitalismo (Burujabetzak. Kapitalismoaren aurkako proposamen bat) liburuan planteatutako iparrorratzaren bidetik. Mirene Begiristainek elikadura burujabetzatik eta begirada ekofeministarekin helduko dio gaiari eta Oscar García Juradok lanaren burujabetza eta ekonomia sozial eraldatzailea landuko ditu.

"Aurrera egiteko modu bakarra, mugitzea delako"

Olatukoopek adierazi du "Maiatzaren lehenaren aurreko eguna beti izan dela garrantzitsua langile mugimenduarentzat. Oraingoan langileek topatuko dituzten zailtasun eta erronken aurrean, erantzuteko aukerei heldu nahi izan diogu. Gure azken lemak dioen moduan: aurrera egiteko modu bakarra, mugitzea delako".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


Eguneraketa berriak daude