Iñaki joan da. Orendaingo Larraspiko Iñaki oso gazte joan zaigu. Heriotza guztiak ematen du min, baina, min hori urruneko bazterretaraino hedatzen denean, berak ematen du galera horren neurria. Iñaki nekazari eredugarria zen. Ekintzailea baina sen berezia zuena, zetorrenari usaina hartzen iaioa, egin beharrekoa zirt-zart erabaki eta egiten zuen horietakoa. Esne-behiak zituzten etxean, etxe-behiak, etxekoak eta halaxe zaintzen zituen, arreba-anaiekin batera. Gaur egun, esnetarako behi asko kanpoko jatenarekin elikatzen da, ez daude lurrari lotutako baserrietan. Haztegi hutsak dira: janaria ez dute bertako lurretan sortzen, ez dute inolako loturarik inguruarekin, ez dute paisaiarik zaintzen eta benetako kulturarik sortzen. Gure Iñakik ezin zuen hori ikusi ere egin.
Larraspin, inguruko lurrak ustiatuz elikatzen dute etxeko behikundea. Soro eta belazeetatik bazkak, eta lurpe sakon aratzetik ura. Ukuilu horretatik ateratzen den esnea bai, horri esan dakioke bertako esnea. Ez bertan ekoitzitako esnea, bertako jakiak eta urak janedan dituen eta etxekotzat den aziendak eman duen esnea.
Larraspin, behien elikadura osatzeko, lurpetik ateratako ura biziberritu egiten da. Lur sail asko gorritu eta soro bihurtuta bazka ugari propio sortzen da. Artoa (Zea mays) adibidez. Baina berak bazuen susmo bat: lur onik gabe, bazka onik ez. Susmo horren argitze bidean egin genuen topo. Behiak elikatu baina era berean lurra ere elikatu nahi zuen. Ongarriketa zen bere kezka nagusietako bat. Horretantxe laguntzeko eskatu zidan, lurraren kalitatea zaintzeko bidelagun hartu ninduen. Nik lehenengo esan niona, ez naiz errepikatzen sekula aspertuko: lurraren bizia zaindu behar da. Kakoa erraz esan eta ulertzen da, baina gauzatzea beste upeleko sagardoa da. Tresneria egokiarekin, ahalik eta eskulan gutxienarekin eta gure eguraldiak uzten dizkigun lanerako tarteak baliatuz, ondo lantzeko moduko lur sail aproposak gutxi dira. Horrela lur horretan lantzen dena milimetrora neurtu behar da eta bi helburuak bete: lurra aberastu eta kalitatezko bazka mandioratu. Lurrari eman eta lurretik hartu. Garia (Triticum aestivum), garagarra (Hordeum vulgare), zekalea (Secale cereale), oloa (Avena sativa), txirta (Vicia sativa), ilarra (Pisum sativum)... Zer ez zen hazten soro haietan. Ongarri berdearen teknika maisulandu zuen: laboreekin lurra sakonean harrotu, eta elikagaiak goratu, lekaleekin lurra nitrogenoz asebete eta etxekoentzat bazka hauta bikaina eskuratu. Ukuiluko mindak inguruko lurretan sortzen duen arazo larriaz jabeturik eta etorkizuneko apustu garbia eginez, haiek lurperatzeko makina ekartzen lehena izan zen. Mindekin batera sorturiko simaur solidoa ere luartzen aparteko saioak egiten zituen. Denak bere lurren onerako.
Iñaki ez zen nekazarien ezkutuko patronalak eta jauntxoek eta kazikeek esaten dutenera lepoa makurtzen zuen uztar-behia. Eredugarria zen askorentzat, eta bidea erakutsi du. Beste gazte askok bezala.
Hutsik egin gabe, argitaratu ditudan liburu guztiak bere amarentzako eskaintza bereziren batekin bidaltzeko eskatzen zidan. Azkenaldian maizen erabiltzen dudan eskaintza lehen orrian idatzi, “Maitererentzat, buruz eta bihotzez eutsi lurrari” eta bidali nion 111 hostoz eta orriz jantzi liburua. Bertan ditu bere semearekin eta beste askorekin landutako eta ikasitako makina bat lezio. Musu bat Maitere eta etxekoei.
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]
Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.
Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]
Garuna dirudi, bai, intxaur alearen mamiak. Garun bikoitza. Alearen edo garauaren barrukoari “intxaur-mami”, “intxaur-ister” eta “intxaurki” esaten zaio.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango... [+]
Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]
Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.
Abuztuaren amaieran azaltzen da, baina iraila du gogokoen. Udazkena hemen dela berritzen digu urtero. Udazkenari kolore bidea erakusten dio. Guri, ahoko zeruak jasota duen lurrinen bilduma erraldoiaren miaketa azkarra egin eta urteroko uztaldi nagusiaren dasta bitxienetakoa... [+]
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]