Bularrak

  • Seme jaio berriak bereganatu ditu nire bikotekidearen bularrak. Ederrenean daudenean. Beretzat kentzen ditu amak bularretakoak.


2016ko martxoaren 29an - 09:25
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beretzat sortzen irribarrerik samurrenak desorduetan. Orain arte ez nuen pentsatuko semeari inbidiarik izango nionik. Ume jaio berri bat besoetan izatearen edertasunak berekin dakartza berrogeialdi emozional eta fisikoak. Esaidazue. Nork aldatuko dizkigu pardelak guri?

Prepartoa bezain kuidado handiz eraman beharrekoa da guretzat ere postpartoa. Amentzat badaude App-ak, liburuak, tailerrak… literatura. Baina noizko MOOC bat edo ikastaro trinko bat aitontzat?


Irakurri gehiago: Gizartea Haurren haziera
Gizartea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.