Britainia Handian kezka zabaldu da haur batzuek koronabirusaren antzeko sintoma larriak dauzkatelako

  • Asko aipatu den arren haurren artean arazo gutxi sortu duela koronabirusak, Britainia Handiko Osasun ministerioak alerta ohar bat igorri die medikuei adi egon daitezen: asteotan ume batzuk Zaintza Intentsiboko Unitateetan sartu behar izan dituzte bai Kawasaki sindromearen eta bai koronabirusaren sintomak nozitzeagatik. Italia, Australia eta beste lekuetako medikuek ere aurkitu dituzte antzeko koadroak adin txikiko gaixo batzeuen artean.


2020ko apirilaren 28an - 11:32

Erresuma Batuko osasun zebitzuak alerta ohar bat igorri die medikuei adieraziz ospitaleetan zaintza intentsiboetan ezarri behar izan dituztela birikez gain heste, bihotz eta beste organoetako inflamazio anitzak zeuzkaten ume batzuk: "Gero eta kezka handiagoa dago ea Covid-19ari lotutako inflamazio sindrome bat azaltzen ari ote den Erresuma Batuko umeen artean edo eta gerta daitekeelako kasu horiek egotea lotuta oraindik indentifikatu gabeko patogeno baten kutsadurari".

Sindrome berezi honek Covid-19 larri batek dauzkan sintomen antza dauka eta, aldi berean, shock toxiko batekin eta Kawasakiren gaixotasuna deitutakoarenekin ere badauzka antzekotasunak. Patologia honek haur horiei eragiten die zainak hantu eta inflamatzea, hesteetako minak eta bihotzaren inflamazioa. Gobernu britainiarrak dioenez sindrome hori garatu duten ume askok eman dute positibo Covid-19 frogan, baina ez guztiek, eta honek areago konplikatzen du ikerketa.

Ume bakan batzuek koronabirusaren antzeko sintomak edukitzetik oso larri egotera eta bakar batzuek hiltzera ere eraman izana ez da, hala ere, Britainia Handian soilik gertatu. Italiako mediku eta ikerlariak ere arazo horrekin ari dira borrokan eta Australiatik ere zabaldu dira antzeko berriak. Italiari dagokionez, koronabirusak hain gogor zigortutako Bergamoko ospitale batean hilabete honetan 20 inflamazio baskular larri aurkitu zaizkie umeen artean, nahiz eta horietatik gutxi batzuek eman positibo koronabirus testean. Alabaina, bertako medikuek azaldu zuten Madril eta Lisboako pediatriako kardiologoek antzeko kasuak aipatuak dizkietela.

The Guardian-ek galdekatu dituen pediatra batzuek, argi utzita oso bakanak direla aipatu kasu larriak eta ez dutela alferrikako alarmarik eragin nahi jendearean artan, bai nahi dituzte ohartarazi beste pediatrak gaiarekin erne ibili daitezen. "Gure kezka da pediatrek ikusten dituztenean sukarra eta hesteetako mina daukatenak egingo dizkietela odol analisiak apendizitisa bezalako arazoen bila, baina ez inflamazio arazoak detektatzeko odol analisiak".

Doktore horien susmoa da sindrome hau izan daitekeela "inflamazio-osteko erantzun inflamatorioa", immunitate sistemak kanpoko eraso baten aurrean neurriz gaineko erreakzioa edukitzean sortutakoa. Eta haurretako batzuek koronabirus testean negatibo eman izana ere gerta daitekeela inflamazioa jazo baino lehen birusa desagertu izanagatik edo, besterik gabe, testak errorea emateagatik.

Gai honek, hala ere, argitara dakar Covid-19aren alarma honetan gutxiegi aipatua den beste osagai bat: infekzio bat gerta litekeela zenbait eritasun autoimmune abian jartzeko kausa. Ezaguna da immunitate sistemaren gehiegizko erreakzioari lotutako hainbat gaixotasunen –artritisak, esaterako, baina immunitatea inplikatuta dagoen beste asko berdin– 'supiztaileak' izan daiztezkeela infekzioak, pizten dute erantzun immunitarioa eta behin honen garrak indarra hartu dutenean infekzioa desagertu ostean ere martxan segitzen du suteak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude