Bretainiatik 2. ikasgeia

  • Bretainia eta bretuak maite dütügü, batetik minoria nazional ükatü bat direlakoz, eüskaldünak bezala, bestetik laborantxa berrian aitzindari agertü zirelakoz düala mente erdi bat. Itsasoz halaber, ezagünak dira bi popülüen arteko harremanak, hala nola arrantzaleen artekoak. Gaüza baikor horik ez dütügü ahaztekoak. Haatik sentimentü honak ez gütü ez ütsütü behar, bereziki Bretainia Frantziako gobernüaren aitzi jeikarazten düan memento gogor hontan.


2013ko azaroaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bretuek berek, eta süstut horien bürüzagiek, ez ote düe zerbait oker egin beren ekonomian, orai bizi düen egoera latzean agitzeko? Laborantxako produktibismoa hanitx hürrün heltü da han, erreka, ühaitz eta plajen zikin izigarritik ageri den bezala. Laborantxa indüstrialak bere bazterra hunki düala ikusten da, eta ez bakoizki biologiaren aldetik : ekonomian ere bai. Beti haboro ekoitzi da eremü gütitan, kalitatea bilatü gabe.

Gaineala, beren urde-xerribortakoak ehaitera igorri dütüe Alemaniako hiltegietarat, han Erromaniatik horra zaitzen langileak merke ari direlakoz. Gero urdazpiak eta lükainkak hürrünean erosi behar, lehenik urde bazka kanpotik ekarri ondoan… Eta bidea kitorik ote da ?

Prefosta ekotatsa delakoak ez dü merkatüko. Bena denborarekin hürrünetiko mozkinen isuria mehatü behar lüke, lekükoen honetan. Haatik sinplekiago kalkülatü behar lizateke, bazter güzitean basa zerrailü horietarik ezarri gabe.

Bretainia orai kolpatzen düan sistema ez da zelütik erori, 1940an bezala Stuka hegazkinez ereinik; Bretainiatik norbaitek antolatü dü : apentziala laborantxako eta agro-janarigintzako bürüzagiek. Eta orai nausi horiek, ogenik ez balüe bezala, bretu güziak beren alte biltzera deitzen dütüe, bereziki zepoan sartü dütüen laborari eta langileak: sü pizlea sü ehaile!

Üdüri lüke Eüskal Herriko laborantxak beste bide bat hartzen düala, kalitatearena, leküan leküko bazken arartez. Haatik estatistika zonbaiten arabera, laborarien erdia ez da sistema berri hortara konbertitzekotan. Denborarekin egin leite. Agian ez berantegi.

Ohar horiek ez düe baztertzen beste hau : bretuek algarrekin, üsatü bereizkuntzen gainetik, bat egiten düela beren eskualdeko potere azkar bati bürüz. Ikasgei ederra emaiten deiküe hor. Nahiz ttipiago giren, Iparraldeko eüskaldünek ere ber gisako ürratsa egin dezagün, Eüskal Herriko Lürralde Kolektibitate baten alte, bereziki Maule-Lextarren bildüz azaroaren 30 hortan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2025eko abenduaren 10
Sagastietako bioaniztasuna
Etengabe esperimentatzen, lurrari begira beti

2025eko abenduaren 10
Sagarraren ekoizpen kostuak
Sagardoa merke… baina noren bizkar?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!