Dagoeneko bost urte pasatu dira Euskal Herriko Eskubide Zibil eta Politikoen Aldeko Mugimendua sortu zenetik (ez eskubide horien aldeko borroka hasi zenetik, noski). Zentzu askotan, oso urte aberatsak izan dira.
Antolaketari dagokionez, eraldaketa handiko urteak izan dira. Zenbaitetan nahita eginiko aldaketak izan dira eta, beste zenbaitetan, gure borondateaz kanpokoak, eta, ondorioz, nahasmen-eragileak. Mugimendu hau Adierazi EHtik eratorritakoa da, eta, zenbait hilabeteren buruan, Eleak mugimenduari bide eman zion. Lehen urratsak egin ondoren eta margo laranja Euskal Herrian indarrez zabaltzen ari zela, beste marka bat sortu zen: LIBRE. Azkenean, Eleaken eta epaiketetatik haratago eta iraunkorki lan egiteko asmoa zuten LIBRE talde gehienen arteko eztabaida luzea egin, eta biak batzea eta elkarlanean aritzea erabaki genuen, LIBRE, laranja eta Eleak bat eginez.
Urteotan, eztabaida eta hausnarketa ugari izan ditugu Eskubide Zibil eta Politikoen (EZP) egoeraren analisia adosteko, gure diskurtsoa osatzeko eta, nola ez, ibil moldea zehazteko.
Duela bost urte, EZPen bilakaera zein izanen zen iragartzeko gogoetan aritu ginen, eta, azkenean, hipotesi guztietatik, pentsa zitekeen okerrena gertatu da. Etenik gabeko salbuespen egoeraren paradigmak gure eguneroko bizitza politiko eta soziala baldintzatzen du oraindik orain. Horren adierazpenik gogorrenetako batzuk, inkomunikazioa-tortura tandema, kasurako, desagertzen ari dira, baina beste asko ez. Kezka handiz jarraitzen diogu Frantziako estatuak errepresioan sakontzeko duen temari, iragarritako lege aldaketak noiz eta nola zehaztuko zain. Garbi dago hamarkadotan eraiki duten disidentzia eskubidearen aurkako armategi erraldoiak (lege antiterroristak, salbuespen auzitegiak...) bere horretan darraiela. Gainera, armategi legezko baina ez-legitimo hori txikitzetik urrun, tresna berriz hornitu dute, Mozal Legeak eta Zigor Kode berriak erakusten dutenez. Egoera horren aurrean, gure aldarrikapena ez da mugatzen “zuzenbidearen aurkako” armategi hori aplika ez dadin eskatzera. Ezta zigor apalagoak eskatzera ere. Aitzitik, lege eta politika horiek behingoz indargabetu daitezen exijitzen dugu, Madrilek, Parisek edota hurbilagoko botere-gune batek inoren aurka betearazi ez ditzan, ez gaur, ez bihar.
Asmo genuen lan-eremua zabalagoa izan arren, gure bitarteko mugatuek, emozioek eta dinamika hauekin bat egin duten auzipetu eta hamaika auzibideek horretara bultzatuta, gure indar eta ahalegin handienek epaiketen eta atxiloketen inguruko lana izan dute ardatz. Herri ekimenen kopurua oso handia izan da, haiek garatutako dinamiken aniztasuna izugarria. Anitzak ere auzipetutako pertsona eta kolektiboek egoerari aurre egiteko agertu dituzten moduak. Guk bultzatzen dugunetik edo ez dugunetik haratago, guztiak errespetatzen ditugu. Amorratu eta negar egin dugu zigortu zaituzteten bakoitzean, eta bihotzez poztu gara libre geratu zaretenean.
Segur aski, mugimendu honek urteotan egin duen ekarpen nagusia ibil moldeena izan da, hau da, jarduteko ereduena. Ekarpen hori, jakina, indar-batuketa baten ondorio da, konpromisoa nork bere modura eta mailan hartu duen pertsona ororena.
Babes sozial zabala; begirada autozentratu eta autoantolatua; konpromisoa; auzipetuek akordioak baina baita akordio ezak ere adostea askotariko jarrerei bide emanez; samurtasuna eta tinkotasuna; umorea eta komunikatzeko modu berriak; barneko eta kanpora begirako adierazpenetan modu ez hain maskulinoak erabiltzea... Akatsak akats eta hutsuneak hutsune, eredu berri bat osatu dugula uste dugu, hainbat zentzutan zehaztugabea eta lausoa, baina identifikagarria eta erakarpen- nahiz mobilizazio-gaitasun handikoa.
Bide horretan, desobedientzia ezaugarri nagusietako bat izan da. Ez dugu mitifikatu nahi, baina izan duen garrantzia ez dugu gutxietsiko. Injustiziak ikusarazteko tresna efikaza izan da, baita erasoei aurre egiteko, eztabaida zein tentsio soziala pizteko eta konpromisoak ugaritzeko ere. Inoiz esan dugu mugimendu desobedientea garela; ez, ordea, beti bide hori ibili dugulako. Egia esan, gutxi batzuetan baliatu gara desobedientziaz. Nolanahi ere, EZPen eta auzipetuen defentsan, gero eta indartsuagoa eta zabalagoa izanen den desobedientzia baten aldeko apustua egiten dugu. Horregatik da mugimendu desobedientea. Filosofia desobediente horrek beste maila batean kokatu du borroka hau, kuantitatiboki eta kualitatiboki.
Geure burua aterki zabaltzat dugu ―askoz ere zabalagoa izan beharko lukeena―, eskubideen eremura mugatuta, auzipetu dituzten pertsona eta erakunde guztiei babesa ematen diena. Aterki horren pean, norbanakoek zein erakundeek, nork bere “delituaren” edota iritziaren apologia egiteko aukera du, gu horrekin ados egon ala ez gorabehera. Halere, onartu behar dugu zenbait kasutan ez dugula jakin gure hitzak edota markak eta unean-unean babesten ari ginen horienak bereizten. Hainbeste, non kasu bakan batzuetan guk izenpetzen ez ditugun mezu batzuei lotuta agertu baita mugimendu hau. Horretan ere badugu zer hobetu.
Prozedura horien aurkako gehiengoak ikusarazi, autoantolatu, konpromisoak areagotu, limurtu, arauak hautsi, ez obeditu... Gure helburutik oso urrun gaude oraindik, urrun epaiketa eta espetxeratzeak saihesteko erreminta horiek guztiak behar beste zorroztetik, urrun geure EZPak oso-osorik berreskuratzetik. Hala ere, duela bost urte gutako edonork amestuko zukeen honaino ekarri gaituen bidea eta ibil moldea. Eta, gainera, bide horretan sakontzeko bitartekoak eta beharra badaudela uste dugu. Beraz, Eleak/LIBRE osatzen dugunok bide horretan lan egiten segituko dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]