Bost eurotik bi eraikuntza enpresentzat EAEko erreaktibazio ekonomikorako planean

  • Eusko Jaurlaritzak onartu du erreaktibazio ekonomikorako plana, 2013an aurkeztutako zirriborroaren moldaketa da, PSEren ekarpenak jasotzen dituena. 


2014ko urtarrilaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aburto enplegu kontseilaria eta Iñigo Urkullu lehendakaria. (Arg: abc.es) Aburto enplegu kontseilaria eta Iñigo Urkullu lehendakaria. (Arg: abc.es)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

6.475 milioi euroko aurrekontua dauka: 5.700 milioi sustapen ekonomikorako bideratu ditu; gainontzeko 775ak enplegua sustatzeko.

Sustapen ekonomikoari esleitutako zifra zehatzago aztertuta, 2.400 milioi trenbideentzat, errepideentzat, ospitaleentzat eta eskolentzat emango dituzte; 1.860 enpresentzako bermeentzat; eta 855 “berrikuntzarentzat”. Horren baitan, unibertsitateei eskainitako diru-partida eta konpainientzako laguntzak sartzen dira, besteak beste. 

Programak esleitzen dituen bost eurotik ia bi eraikuntzaren sektoreak eramango ditu.

Kalkuluak aterata, 5.700 milioietako 5.115 milioiekin zer egingo duten azaldu dute. Gainontzekoekin ordea ez.

Txostena, hedabideentzat ukatuta

Eusko Jaurlaritzak ez die hedabideei planaren berri ematen duen idazki osoa helarazi, laburpen exekutibo bat baizik; berez “edozein ekintza edo erabaki finantziarrarren inguruaren berri emateko konpromisoa” hartzen badu ere bere kodigo etikoan.


Ekonomia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...