Boris Johnson ospitaletik atera da, baina oporretako egoitzan egongo da

  • Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa Londresko St. Thomas ospitaletik atera da, bere osasunak hobera eginda. Oraingoz ez ditu bere karguaren erantzukizunak berreskuratuko eta Dominic Raab Atzerri ministroak jarraituko du exekutiboaren buruzagi izaten.


2020ko apirilaren 12an - 15:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Downing Street 10-eko –Britainia Handiko lehen ministroaren egoitza ofiziala– iturriek jakinarazi dutenez, Boris Johnson lehen ministroa jadanik St. Thomas ospitaletik kanpo dago, bere osasunak aurrerapen handiak egin ostean. Justu duela astebete eraman zuten Johnson ospitalera, aurreko astetik Covid-19ak eragindako sintomek okerrera egin zutela eta. Astelehean jakin zen zaintza berezietako unitatean sartu behar izan zutela, oxigenoa hartzeko laguntza behar zuelako, nahiz eta arnasgailu mekanikorik ezarri beharrik izan ez.

Astean zehar bere egoerak hobera eginda, ospitalea utzi eta Britainia Handiko lehen ministroek duela 100 urtetik hona eskueran daukaten Chequers udako egoitzan dago atseden hartzen. Chequers edo Chequers Court egoitza Ellesborough herrian dago, Londrestik 64 kilometrotara.

Artatzen duen mediku taldearen gomendioz, Johnsonek ez dio berriro helduko bere lanari oraindik. Atsedenaldian egongo den egoitzatik herritarrei mintzatu zaie, eskerra emateko osasun sistema publikoko langileei bizia salbatu diotelako eta denei eskatuz gobernuak araututako aginduak betetzek.

Boris Johnson berriro postura iritsi bitartean, lehen ministro eskumenek jarraituko dute Dominic Raab Atzerri ministroaren ardurapean. Bide batez, Raabek igande honetan jakinarazi du Britainia Handian hiru astetarako ezarritako konfinamendua hortik aurrera ere luzatu egingo duela. Igande honetarako 10.000 baino gehiago dira Erresuma Batuan koronabirusagatik hildakoak eta Europan, herrialde honetan darama izurriak abiadurarik handiena uneotan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude