ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 09a

Boiseko Jaialdi 2021era atzeratu dute

  • Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi jaia urtebete atzeratu dute koronabirusa dela eta. Uztailaren 28tik abuztuaren 3ra zen ospatzekoa Euskal Herriko eta diasporako euskaldunak batzen dituen jai erraldoia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, datorren urteko 2021eko uztailaren 27tik abuztuaren 1era izango da. Data berriarekin batera azpimarratu dute hurrengo Jaialdiren datan ez duela eragingo oraingo aldaketak, hurrengo Jaialdi 2025eko uztailaren azken astean ospatzea aurreikusten dute.

dantzan.eus
2020ko apirilaren 07a
Albiste hau dantzan.eusek argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Dantza ekitaldia Boiseko Jaialdin, 2015-08-01. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC by-sa
Jaialdi dantzan

Jailadi festan, euskal dantzak, musikak eta herri kirolek protagonismo berezia izaten dute. Dantzei dagokionez, Boiseko Oinkari dantza taldeak eta AEBtako Euskal etxeetako hainbat dantza taldek emanaldi ugari eskaintzen dituzte jaialdian zehar; hiriaren erdigunean dagoen Basque Block-ean eta erakustazoka erraldoian. Euskal Herriko dantza talderen bat ere gonbidatu ohi dute eta Jaialdiren edizio honetarako Iruñeko Duguna dantza taldea aukeratu dute.

Hainbat argibide

Antolatzaileek argitu nahi izan dute diru itzulketak nola egin erabakitzen ari direla eta ahal bezain laster partekatuko dutela informazio hori. Bestalde, lehenbailehen 2021ko sarrerak erosteko aukera zabaldu nahiko lukete.

Hotelekin harremanetan jartzea gomendatu dute eta saltzaileekin egindako hitzarmenak mantendu eta egitarauko oroitzapenezko mezuak eta iragarkiak 2021ko alean erantsiko dituztela azaldu dute, hala eskatuz gero, dirua itzuliko dutela ere ziurtatu dute.

Albiste hau dantzan.eusek argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Kanal hauetan artxibatua: Koronabirusa  |  Dantza  |  AEB  |  Euskal diaspora

Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude