Black Friday eguneko beherapenen %99 iruzurra dira, OCUk salatu duenez

  • OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak online enpresa handien 16.000 produktu ikertu ditu azken hilabetean, gehienbat gailu elektronikoak eta etxetresnak. Prezioak puztu egiten dituzte eta gero beherapena egin, baina ez igo bezainbeste: batez beste %3 garestitu dituzte salgaiak Black Friday egunera begira. 


2022ko azaroaren 25an - 06:38
Black Friday eguneko beherapenen %99 iruzurra dira. /Argazkia: EHKB

OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak jakinarazi du online denda nagusietako gehien saldutako produktuen prezioak %3 garestitzen direla Black Friday-aren bueltan. Enpresek prezioak puztu egiten dituzte egun seinalatu horren aurretik, eta gero beherapenen izenean saltzen dute. Elkarteak 16.000 produktu aztertu ditu azken hilabetean: gehienbat, gailu elektroniko eta etxeko tresnak.

Azken hilabetean egunero 6.000 prezio aldaketa jaso ditu OCUk, eta aztertutako beherapenen %99 iruzurra izan dira. Merkataritzaren araudiak iragarritako beherapenen alboan aurretiko prezioa ipintzera behartzen ditu saltokiak, eta erreferentziazko prezio hori azken 30 egunetan produktuak izan duen baxuena izan behar da. Baina enpresa handi horiek ez dute legea betetzen, eta beherapena euren intereseko prezioan egiten dute eta ez dute produktuaren ohiko prezioa islatzen.

Batez beste %25eko beherapenak iragarri dituzte aztertutako online enpresek Black Friday egunerari begira —ostiralean da—; baina egiazki, %3 garestitu dituzte, produktuen azken 30 egunetako prezio baxuenarekin alderatuz gero. 

Iruzurren aurrean, Kontsumitzaileen Elkarteak gomendatu du ez fidatzeko eskaintzez Black Friday eta haren gisako "beherapen egunetan", eta aldez aurretik aurretiko prezioekin alderatzeko. Halaber, eskatu du sareetan salatzeko halako engainu kasuak #timofertasBF etiketarez bidez, eta hala informazioa zabaltzeaz gain, OCU salaketa jartzeaz arduratuko dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontsumitzaileen eskubideak
2023-08-04 | Ilargi Manzanares
Hainbat ‘lowcost’ hegazkin konpainiei zigorra ezarri diete eskuko ekipajeen gainkostuengatik

Espainiako Kontsumo Ministerioak zigortu ditu Ryanair, Vueling, Easyjet eta Volotea enpresak.


2023-08-02 | Ilargi Manzanares
BBK Live jaialdia salatu du FACUAk, “hainbat arau hauste” egin dituela argudiatuta

Besteak beste, kanpoan erositako janariak eta edariak barrura sartu eta kontsumitzeko debekua ezarri zuten. FACUAk dio jaialdiaren helburua musika dela, eta ez ostalaritza.


Eusko Jaurlaritzak 123.000 euroko isuna jarri dio Kutxabanki “arau-hauste larriengatik”

Kutxa zerbitzua ez ematea, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzea eta "abusuzko praktikak" egitea egotzi dizkio Kontsumobidek erakundeari.


Espainiako bankak ta energia multinazionalek milioika euro irabazten jarraitzen dute, datuek erakusten dutenez

Herritarren txirotze orokortuaren testuinguruan, gutxiengo batek aberasten jarraitzen du, Oxfam gisako eragileek urtero egindako azterketa ekonomikoek erakusten dutenez. Enpresa askok aurten lehen sei hilabetean izandako emaitza ekonomikoen berri izaten ari gara asteotan, eta... [+]


2019-01-22 | Mikel Zurbano
Ez da low cost

Kostu apaleko edo low cost ekonomia indarrez hedatzen ari den errealitatea da, nahiz eta zaila den bere tamaina zehaztea. Ez da erraza neurtzea sarritan katramila edota merkataritza amua baino ez dena. Nolanahi ere, ekonomia krisiaren ondoren biztanleriaren zati handi baten... [+]


Eguneraketa berriak daude