Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

  • 2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri ordainketak egiteagatik. 2020an 67 eguneko etxeko atxiloaldia bete zuen auzi berarengatik.


2025eko uztailaren 29an - 10:00
Azken eguneraketa: 11:15
Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia (2002-2010), 2024ko apirilean Bogotan eskainitako prentsaurreko batean. Luisa González / Reuters
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kolonbiako presidente izandakoen artean, espetxe zigor batera kondenatu dezaketen lehena bihurtu da Uribe, 2012an abiatu zen auzi batengatik. Hain zuzen, urte horretan Uriberen lursail bateko langile ohi batek presidente ohiari eta anaiari Bloque Metro talde paramilitarreko sortzaile izatea leporatu zien. Garai horretan senataria zen Ivan Cepeda ezkertiarra ere Uriberen aurkako salaketa bat prestatzen ari zen, presidente ohiak paramilitarrekin zuen harremana agerian uzteko. Uribek Auzitegi Gorenaren aurrean txosten bat aurkeztu zuen, ikertzaile pribatu batek egina, Cepedak haren aurka deklaratzeko lekukoei diru eskaintzak egin zizkiela erakusteko.

Sei urtez kasua ikertu ostean, ordea, 2018an Auzitegi Gorenak Cepedaren aurkako akusazioak alboratu eta Uribe ikertzen hasi zen, haren aurkako salaketan lekukoen eroskeriagatik. 2020an 67 eguneko etxeko atxiloaldia bete zuen auzi horrengatik, ondoren aske utzi bazuten ere; prozesu iruzurragatik eta lekukoen eroskeriagatik errudun jo dute eta lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete, seguruenik etxeko atxiloaldian beteko duena. Presidente ohiaren aurkako sententzia Sandra Heredia Bogotako epaileak irakurri du astearte goizaldean, hamar ordu iraun dituen saioaren amaieran.

Fiskaltzaren arabera, Diego Cadena abokatuaren bidez espetxean zeuden hainbat paramilitarri ordainketak egin zizkien presidente ohiak, haren aurka ez deklaratzeko eta paramilitarrekin zituen harremanak agerian ez uzteko. Esaterako, Cadenak eta Juan Jose Salazar bazkideak Carlos Enrique Velez eta Juan Guillermo Monsalve paramilitar ohiei aholkularitza juridikoa eta 200 milioi peso inguru eskaini zizkien, 50.000 dolar baino gehixeago, Uriberen alde eta Cepedaren aurka Auzitegi Goreneko prozesuan deklaratzearen truke. 

Erreakzioak sententziari

Sententzia jakin eta berehala, Uriberen defentsak jakinarazi du helegitea aurkeztuko dutela Bogotako Auzitegi Gorenaren aurrean –bost egun ditu horretarako–, eta "beharrezkoa" izanez gero, baita Kolonbiako Justizia Gorte Gorenaren aurrean ere. Gustavo Petro egungo Kolonbiako presidenteak Uriberen aurkako epaia errespetatzea eskatu du sare sozialen bidez, eta adierazi du haren gobernuak ez duela inor jazartzen "arrazoi politikoengatik": "Uribe presidente ohiaren jarraitzailea izan ala ez, justizia  errespetatu behar dute. Gainontzekoa basakeria da". 

Iván Duque (2018-2022) eta Andrés Pastrana (1998-2002) presidente ohiek eta Uriberen alderdikideek –Centro Democrático eskuineko alderdian–, berriz, babesa adierazi diote. Duquek sare sozialetan salatu du Uriberen aurkako prozesua "irregulartasunez" beterikoa izan dela: "Álvaro Uribe Vélez ez dago bakarrik. Milioika gara prozesu honetan bere errugabetasuna frogatutzat ikusi dugun kolonbiarrak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Israeli armak ez saltzea adostu dute hamabi estatuk Kolonbiako goi bileran

Hagako taldeak deituta 30 estatu bildu dira bi egunez Kolonbian, eta horietako hamabik sei neurri sinatu dituzte "Israelen Palestinako kolonizazio ilegala" gelditzeko. Horietako bat, Tel Avivekin duten kontratu publiko oro berrikustea, okupazioan eraginik duen ala ez... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


2024-11-20 | Leire Artola Arin
Laura Orozco, giza eskubideen aldeko ekintzaile kolonbiarra
“Petrok lau urtetan ez du konponduko Kolonbiako problematika, baina hobetzeko esperantza daukagu”

Zure komunitatean harrapatuta, gainerako herritarrengandik isolatuta. Talde armatuen tiro eta indarkeriaren erdian, lurra eta elikagaiak lantzeko ere etxetik atera ezinik. Halaxe deskribatu du Kolonbiako Chocó departamenduko bizimodua bertako ekintzaile Laura Orozcok... [+]


Sua-sua

Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


2023-01-02 | Leire Artola Arin
Su-etena adostu dute Gustavo Petrok eta bost talde armatuk ekainaren 30era arte

Kolonbiako presidentetza hartu zuenetik “erabateko bakea” izan du helburu Petrok, eta 2023 urtea su-etena sinatuta hasi dute herrialdean: ELNrekin, FARCeko disidentziekin, eta zenbait talde paramilitarrekin hitzartu dute. Ekaina amaitu arte egongo da indarrean,... [+]


Eguneraketa berriak daude