Hainbat ‘lowcost’ hegazkin konpainiei zigorra ezarri diete eskuko ekipajeen gainkostuengatik

  • Espainiako Kontsumo Ministerioak zigortu ditu Ryanair, Vueling, Easyjet eta Volotea enpresak.


2023ko abuztuaren 4an - 10:31
Azken eguneraketa: 12:56
Argazkia: Hedavid / CC BY-SA 3.0
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lowcost hegaldi enpresen aurka jo du Kontsumo Ministerioak, FACUA kontsumitzaile elkarteak egindako salaketen harira. Eskuko ekipajeen gainkostuak zigortu ditu. Kontsumo araudiaren aurka joaten direla adierazi du ministerioak: “Eskuko ekipajeen prezioak hegaldiaren kanpoko gainkostu gisa jartzean, hegaldien prezio baxuen ondorioz bilatzaileetan eta konparadoreetan leku pribilegiatua dute, eskuko ekipajea prezioaren barruan sartzen duten enpresekin konparatuta”.

Iragarkietan dagoen prezioa ez da erosleak ordaintzen duen azken prezioa, gutxienekoa den eskuko ekipajea eramateagatik aparte ordaintzera behartu dituelako erabiltzaileak. Gainera, Kontsumo Ministerioaren arabera, airelineek ez dute onartzen aireportuan eskudiruarekin ordaintzea zerbitzu gehigarrien truke, eta hori araudiaren aurka doala dio.

Arau hausteak larriak edo oso larriak izan daitezke: larriak 10.001 eta 100.000 euroko isuna ezartzen du, eta oso larriak 100.001 eta 1.000.000 euro artekoak. Legez kanpoko praktiken bidez hori baino diru gehiago lortu baldin badute, arau-hauste larriaren zigorra lau edo sei aldiz irabazitakoa izan daiteke, eta oso larria baldin bada, sei edo zortzi aldiz irabazitakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontsumitzaileen eskubideak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!