BBK Live salatu du kontsumitzaile elkarte batek, kanpoko janaria sartzea debekatzeagatik

  • FACUA kontsumitzaile-elkarteak BBK Live festibala antolatzen duen Last Tour enpresa salatu du, ez duelako uzten kanpoko janaririk eta edaririk sartzen musika-jaialdia egiten den eremuan.

BBK Live jaialdira kanpoko janaria sartzeko debekua gehiegizkotzat jo du FACUAk.

2018ko uztailaren 04an - 09:36

Kontsumitzaile elkarteak BBK Live festibalaren webgunearen informazio orokorreko atalean irakurtzen den debeku batengatik erabaki du salaketa jartzea. Last Tour enpresak, BBK Live-ren antolatzaileak, festibalaren eremura sar ezin daitezkeen gauzen berri ematen du, besteak beste su-artifizialak, pertardoak, labanak… eta kanpoko janaria eta edaria. Azken debeku horrek eraman du FACUA salaketa jartzera.

Kontsumitzaile elkarteak gogora ekarri duenez, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen legeak adierazten du kanpoko janaria eta edaria sartzeko debekua “gehiegizko klausula” gisa hartu behar da. Gainera, FACUAk gogora ekarri du auzi horren inguruan dagoen jurisprudentzia, Gaztela eta Leongo (Espainia) Justizia Auzitegi Nagusiak zinema-aretoetara kanpoko janaria sartzeari buruz emandako epaia besteak beste.

Kontsumitzaile-elkartearen ustez, mota horretako neurriek zentzua edukiko lukete, janariak edo edariak saltzea jarduera nagusi duten lokaletan, baina ez musika festibal baten kasuan.

Bigarren aldia da FACUAk BBK Live salatzen duena. Aurretik, 2016an, Kontsumobiden salatu zuen jaialdiak ez ziela “cashless” eskumuturrekoak erabili zituzten bezeroei gastatu gabeko dirua itzuli.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: BBK Live
2019-07-17 | Topatu.eus
BBK Live-ko langileen lan baldintzak salatzeko ekintza egin du Bilboko Ernaik

Festibaleko autobusak gelditu eta haietako bat margoz estali dute bertako langileen lan baldintzak arbuiatzeko. Horrelako ekimenek sostengatzen duten hiri eredua ere salatu nahi izan dute.


BBK Live jaialdiko lan baldintza txarrak salatzen ari dira hainbat langile

Eragin Bilboko gazte prekarizatuen asanbladaren Twitter kontuan irakurgai daude jaialdia antolatzen duen Last Tour enpresarentzat lan egin duten hainbat langilek helarazitako mezuak. Lau euro azpitik ordaindutako lanorduetatik hasi, eta hamar ordutik gorako lan jardunetaraino,... [+]


2019-07-08 | ARGIA
Last Tour enpresak mehatxatu egin duela salatu du Eraginek

Eragin Bilboko gazte prekarizatuen asanbladak Last Tour enpresak antolatzen dituen jaialdietan izan ohi diren lan baldintza txarrez ohartarazi du. Asanbladak berak jakinarazi duenez, enpresak salaketarekin mehatxatu ditu.


Fauna publikoa
Kanpolarrosa festival

Asteburu osoa pasa dut BBK Live jaialdiaren txioak ikusten festibalaren kontu ofizialean eta, dirudienez, Euskaraldiarekin gure hizkuntza normalizatzeko sortzen ari den kolorinetako kontsentsua ez da Kobetamendira iritsi.


2018-07-16 | Nahia Ibarzabal
ETBk gaztelaniaz eskaini ditu umeentzako tailerrak "Play 'N' kids" jaialdian

BBK Livek umeentzat antolatutako ekitaldia, larunbatean ospatu da Bilboko Areatzan.


Eguneraketa berriak daude