Kostu apaleko edo low cost ekonomia indarrez hedatzen ari den errealitatea da, nahiz eta zaila den bere tamaina zehaztea. Ez da erraza neurtzea sarritan katramila edota merkataritza amua baino ez dena. Nolanahi ere, ekonomia krisiaren ondoren biztanleriaren zati handi baten erosteko ahalmenaren galerak bultzatuta low cost estrategia ekonomia sektore gehienetara zabaldu da.
Aldekoen argudioa honako hau da: krisiaren ondoren erosteko ahalmenaren galera nabaria eman da eta pertsona ugarik ezin diote lehengo kontsumo mailari eutsi. Ingurumaria horretan sortzen dira prezio egokia duten produktu edo zerbitzuak eskaintzeko prest dauden enpresak. Beraz, bezeroari begira jarrita enpresa horiek beren produkzio kostuak doitu egin behar izaten dituzte. Lehen begirada batez, merkatura bideratutako estrategia horrek lehiarako argudio sendoa du. Harago joanda, gizarte ardura handiko enpresak direla diote ahots batzuek, krisiak gehien kaltetutako jendeari ondasun eta zerbitzuak eskuratzeko erraztasunak eskaintzen dizkiotelakoan. Bada, ikuspegi hori amarrua da eta sakoneko egoerak beste zerbait erakusten du.
"Lan baldintzen narriadurak eta 'Low cost' enpresek hornitzaileekiko duten harreman bertikalek eta lan baldintza eskasek beren produktu edo zerbitzuen kalitatea zalantzan
ipintzen dute"
Hasteko, ekonomia mota hori ez zen 2008ko krisiarekin jaio. Aurreko mendearen amaieran enpresa batzuk prozedura hau erabiltzen hasi ziren kostuak murrizteko. Beraz, ez da bezeroari begira jarritako enpresa estrategia, baizik eta enpresen barne kostuak kontuan hartzen duena. Kostu horiek beheratzeko helburua giltzarria da, batez ere soldatak murriztuta lan kostuak apaltzea. Aire edo oihalgintza sektoreetan asko erabiltzen da eta bertako jomuga nagusia lan baldintzak murriztea izan da. Ondorioz, ezaguna denez lan gatazkak ugaritu eta lanaren narriadura areagotu egin da sektoreotan. Ekonomia digitalean ere prezio lehiakorren estrategia hau ezarrita dago eta autonomo faltsuen lan sisteman oinarritzen da. Honela, gizarte segurantzaren kostuak saihesten dira eta finantza etekin mardulak eskuratzeko aukera ematen die enpresa horiei.
Herri eta auzoetako denda txikiek dituzten biziratuteko arazoetan frankizia gisako low cost kateen ezarpenek erantzukizun itzela dute. Prezio apalak jasan ezin dituzten komertzioak desagertzeko bidean dira eta hasiera batean bezeroaren onura den prezio apala epe luzean ahitu daiteke oligopolioak indartuz doazen neurrian.
Gainera, esan beharra dago lan baldintzen narriadurak eta low cost enpresek hornitzaileekiko duten harreman bertikalek eta lan baldintza eskasek beren produktu edo zerbitzuen kalitatea zalantzan ipintzen dutela. Eta errealitate horrek zuzenean desegiten du enpresa mota horiek bezeroarekiko onura bilatzen dutela esaten dutenen ikuspegia.
Horrenbestez, esan daiteke low cost ekonomiak gizarte eta ingurugiro kostu esanguratsuak sortzen dituela. Prezioen inguruko lehia lan kostuak murrizteko soldata mailaren kaltetan eta langileen baldintzen narriaduran oinarritzen da. Kostuen murrizketa berrikuntzaren bidez ere eman liteke baina horrek inbertsio sendoak eskatzen ditu eta enpresa mota hauek epe laburreko etekin azkarra bilatzen dute.
Honez gain, prezio apalen atzean ingurumenaren kutsadura eta narriadura dago (aire eta aisialdi zerbitzuak, adibidez), edo oihalgintzan ematen den produkzioaren deslokalizazioa. Hots, kostu apalaren estrategiak ekonomia kostu esanguratsua duten gizarte eta ingurugiro arloko kanpo eragin negatibo andana ekartzen du. Eragin negatibo horiek guztiak jendarteak ordaintzen ditu zergen bidez. Beraz, kostu horiek produktu edo zerbitzu merkeen prezioei erantsiko bagenie, low cost delakoaren iruzurraz jabetuko ginateke.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]