Bizkaiko hondartzetarako araudia koronabirusaren aurrean

  • Hondartzetan pilaketak ekiditeko eta segurtasun neurriak bermatzeko asmoz hainbat arau eta gomendio jakinarazi ditu Bizkaiko Aldundiak. Besteak beste kirola egitea debekatuta dago, eta gehienez ere hiru ordutako egonaldiak gomendatzen dira.


2020ko ekainaren 15ean - 15:20
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekainaren 15ean hasten da hondartzetako denboraldia Bizkaian, eta larunbatean aurkeztu dituzte neurriak aldundiko ordezkariek, Plentziako hondartzan bertan. Osasun zerbitzuek ezarri dituzte arauak, eta pandemiaren bilakaeraren arabera aldaketak egon daitezke udan. Hondartza bakoitzean arau orokorrek moldaketak izango dituzte, beren errealitatearen arabera.

Goizeko 11ak eta arratsaldeko 20ak artean debekatuta dago hondarrean kirola egitea –pala, boleibola, futbola...–. Hondartza batzuetan etzanda egotea ere debekatuko da, eta aulkiak edo itzalkinak ez eramateko gomendioa egin dute aldundiko arduradunek.

Jende kopurua, kontrolatuta

Arau berrien helburua pilaketak ekiditea eta segurtasun neurrien errespetua ziurtatzea da. Hondartzen edukiera neurtu egingo da semaforoen koloreen arabera: kolore berdeak edukiera egokia adieraziko du; laranjak betetzeko arriskua; gorriak edukiera betea. Aldundiko webgunean eta BizkaiUp aplikazioan koloreak eguneratuko dira, eta aldunditik herritarrei eskatu zaie hondartzara joan aurretik neurgailu horiek begiratzeko. Herritarrei gomendatu zaie ere gehienez hiru orduko egonaldiak egitea hondartzan, errotazioa sustatu eta tokia egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!