Bizkaiko autoeskoletako langileek grebari eutsiko diote azaroan ere

  • Grebari berrekin zioten astelehenean eta, APAVI patronalaren jarrera ikusi ondoren, azaroan ere bost greba egun egitea erabaki dute langileek. Greba mugagabe bilakatzea ez dute baztertzen.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 29an - 07:01
Azken eguneraketa: 09:08
Bizkaiko autoeskoletako langileen mobilizazioa, Bilbon. Argazkia: ELA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Luze doaz borrokan Bizkaiko autoeskoletako langileak, ekainean hasi baitzituzten lanuzteak eta udazkenera arte luzatu dira. Urriaren 25etik 29ra greba egiten ari dira eta, sindikatuen arabera, "babes handia" izan du deialdiak. Lanuzteak ez ezik, manifestazio bat egin dute ostegunean, Bilboko (Bizkaia) Pio Baroja plazatik APAVI patronalaren egoitzaraino.

Patronalarekin hasitako negoziazioak "blokeatuta" jarraitzen duela azaldu dute langileek; hala, grebari eustea erabaki dute grebalariek. Izan ere, badira hamaika urte azken lan-hitzarmena iraungi zenetik, eta ordutik hainbat izan dira langileek hitzarmen bat lortzeko egindako saiakerak.

Greba deialdi berria eta langileen eskaerak

Testuinguru horretan, beraz, azaroaren 2tik 5era lanuzte gehiago egingo dutela esan dute, bai eta "mobilizazioak areagotzea" helburu dutela ere. Langileen eskaeren artean daude, besteak beste, soldaten erregularizazioa, soldaten arteko genero-arrakalarekin amaitzea, lanaldien murrizketa, ordutegien "arrazionalizazioa" eta erretiro partzialak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!