Bizkaiko Aldundiak 'swap' kontratuekin 111 milioi galdu dituela salatu du Ahal Duguk

  • Bizkaiko Batzar Nagusietako Ahal Duguren taldeak jakinarazi eta eldiario.es-ek zabaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiko sozietate publiko bik –Interbiak eta Azpiegitura– 111 milioiko likidazioak ordaindu behar izan dizkiete hainbat bankuri, 2006an egindako swap kontratuen ondorioz. “Zulo” horren zatirik handiena Interbiaki dagokio Ahal Duguren esanetan: ia 105 milioi euro.     


2017ko urriaren 25an - 14:14
Jose Maria Iruarrizaga (ezkerrean), Bizkaiko Ogasun Diputatua. (Arg.: Bizkaiko Foru Aldundia)

Swap kontratuak arrisku produktuak dira, finantza-merkatuetan toxikotzat jotzen direnak. Bizkaiko Aldundiak berak emandako dokumentazioan oinarrituta, Ahal Duguk adierazi du lan publikoak sustatzen dituen Interbiak foru sozietateak 105 milioi inguruko galerak pilatu ditu 2006tik 2017ko martxora arte –ordukoak dira azken datuak–, kontratatutako bi swapen ondorioz. Bata, Europako Inbertsio Bankuarekin; bestea, zazpi banku eta kutxarekin: BBK, BBVA, Santander, Laboral Kutxa, Banesto, La Caixa eta Banco Guipuzcoano.

Mailegu bi horiengatik mila milioi euro inguru jaso zituen Interbiakek, eldiario.es-en esanetan; besteak beste, Hegoaldeko Saihesbidea, Kadaguako autobidea, Ballontiko errepidea eta A-8ko zabalkundea finantzatu ziren horiekin. Urteekin, ordea, interes tipoen amiltzeak sozietate publikoa behartu du urtero bankuei kopuru handiagoak ordaintzera.

Swap-a espekulazio produktu bat da, zeinean interes aldakorrak dituzten maileguetarako interes finkoa adosten den. 2006tik hona izandako tipoen jaitsiera handiak eragin du Aldundiaren menpeko sozietate biek kopuru handiak ordaindu behar izatea bankuei: interes finkoaren eta aldakorraren arteko diferentzia, hain zuzen.

Maileguak indarrean oraindik

Azpiegitura sozietatearen kasuan, diferentzia horrek ekarri duen galera 6,9 milioi eurokoa izan da 2006tik 2017ko martxora bitartean, BBKren kontratutako swap bat dela eta. Kontratu hori 2020ra arte egongo da indarrean, beraz arrisku handia dago galerak are handiagoak izateko. Interbiakek zazpi entitaterekin sinatutako swap-a, berriz, 2035arte dago kontratatuta.

Eldiario.es-ek dakarrenez, Aldundiak uko egin dio hasiera batean gaiari buruzko kazetarien galderei erantzuteari, eta iragarri du azalpenak asteazkeneko (urriak 25) Batzar Nagusien osoko bilkuran emango dituela, Jose Maria Iruarrizaga Ogasun Diputatuaren ahotik.

Ahal Duguren bozeramale Neskutz Rodriguezek, bere aldetik, gogor kritikatu Aldundiaren menpeko sozietate publikoek ”bizkaitar guztien dirua” arriskuan jartzea mota horretako finantza-produktu espekulatiboak kontratatuz.    


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kudeaketa publikoa
2023-12-17 | Axier Lopez
Jaime Gómez-Obregón
"Datuak zabaltzen dituzte aho txikiarekin, gardena izatea beste gauza bat da"

Jaime Gómez-Obregón ingeniariak oso tresna baliagarria sortu du Jaurlaritzaren diru publikoaren erabileraz gehiago jakiteko. 2018tik 2022ra erakunde horrek hedabideen artean banatu dituen publizitate kanpaina guztien datuak prozesatu, aletu eta era ulergarrian... [+]


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Igor Astibia, Hekimen
"Euskarazko hedabideak ez daude Jaurlaritzaren lehentasunetan"

Euskarazko hedabideei euskara sustatzeagatik legez dagokien dirulaguntzak Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen luze aritu da Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartea. Baina euskarazko komunikabideentzat lortutako dirulaguntza nahikoa ez den bitartean sektorea egonkortzeko, 6 milioi... [+]


Zer ondasun dituzte Donostiako alkateak eta zinegotziek?

Donostiako udalbatzak legegintzaldiko azken ikasturteari hasiera ematen dioten ondasunen aitorpena aurkeztu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Donostiako alkateak eta zinegotziek adierazi dute 24 etxebizitza dituztela –jabetzan edo partekatutako titulartasunean–, 9... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


Eguneraketa berriak daude