ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 17a

Trapagarango alkatearen dimisioa eskatu dute ia 40.000 euro "otordu, puru, gin tonic eta txupitotan xahutu dituelako"

  • Xabier Cuellar 2011tik da Trapagarango alkate, eta agintean izan den hamar urteotan "justifikatu gabeko otordu, edari eta joan-etorrietan" 38.930 euro xahutu dituela salatu du EH Bilduk.

Axier Lopez @axierL
2021eko azaroaren 26a
Argazkia: Xabier Cuellar / Twitter

Asteazkenean udaletxe aurrean egin du salaketa Trapagarango EH Bilduk, Elena Reyero eledunaren eta Roberto Irure zinegotziaren ahotik. Koalizioaren ikerketaren arabera, Xabier Cuellar alkate jeltzaleak 38.930 euro publiko erabili ditu bere "otordu, edari eta joan-etorriak" ordaintzeko. Alkateak aurkeztu dituen ticketak eta eskuz idatzitako justifikanteak "irregulartasunez beteta" daudela salatu dute.

EH Bilduk aztertutako datuen arabera, 38.930 euro horien %70 baino gehiago "gin tonic, txupito, konbinatu eta puruak" erosteko erabili du alkateak, eta diruaren gainerakoa Trapagaranen bertan egin omen dituen joan-etorrietarako bideratu du Cuellarrek. Bi zinegotzi independentistek gogorarazi dutenez, alkateak berak onartutako araudiak dio udalerri barruko bidaietarako gastuak ez direla dieta bezala kobratzen.

Udalean horrelako jokaerak hobeto aztertzea eskatu du koalizioak. Adibidez, enpresekin edo bestelako erakundeekin egin beharreko bilerak udaletxean bertan egitea, eta ez jatetxeetan, alkatearen dieten jarraipena zorrotzagoa izatea edo beti inprimaki ofizialak erabili behar izatea, ticketik edo fakturarik gabeko gastu guztiak saihestuz.

Kasuaren larritasuna ikusita, EH Bilduk dirua itzultzea exijitu dio alkateari eta bere dimisioa eskatu du. Gainera, kasua Kontu Epaitegira eramatea aztertzen ari dela azpimarratu dute.

Kanal hauetan artxibatua: Kudeaketa publikoa  |  EAJ  |  EH Bildu  |  Trapagaran

Kudeaketa publikoa kanaletik interesatuko zaizu...
2021-07-20 | ARGIA
Gasteizko Arquillos jantoki sozialera doazenen kopurua handitu da, langile kopurua ez

Gasteizko Desamparados jantoki soziala itxi ostean, handitu egin da Udalaren ardurapean dagoen Arquilloseko jankideen kopurua, 30etik 50era. Antzeko zerbitzua eskaintzeko langile gehiago eskatzen dizkie Udalak azpikontratei, baina Arquillosen ez du langile gehiago jarri, ESK... [+]


2021-01-31
Donostiako erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratua aldatzen duen ebazpena

Jaurlaritzako Ingurumen sailak 2016ko apirilaren 11ko ebazpenaren bidez, aldaketa batzuk egin zizkion erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuari. Ebazpen hori ez dago publiko eginda buletin ofizialetan. ARGIAk egin du publiko herritarren eskura egon dadin.


2021-01-28 | Estitxu Eizagirre
Erraustegiak airera isuri dituen gai kutsakorren datuak emateko eskatu dio Jaurlaritzaren Informazio Publikoaren batzordeak Ingurumen sailari

Anerreka Ingurumen Elkarteak Jaurlaritzako Ingurumena sailari eskatu dio Donostiako erraustegiak orain arte airera isuri dituen gai kutsakorren kopuruari buruzko datuak eman diezazkiola eta orain arte ez du inolako erantzunik jaso. Erraustegiak Ingurumen Baimen Bateratua... [+]


Osakidetzak ez ditu benetako kutsatze eta ospitaleratze datuak eman COVID-19aren bigarren olatuan

Astearte honetan publiko egin due ohar baten bidez, Osakidetzak aitortu du COVID-19 positiboak zenbatzeko orain arte erabili dituen neurketa-irizpideak aldatu egingo dituela. Antigeno-testen bidez lortutako positiboak ez ziren zenbatzen eta ospitaleratze-datuetan ere, benetako... [+]


2020-09-09 | ARGIA
Murga eta Uriarte Jaurlaritzatik kanpo: kargu aldaketa hutsa ala beste zerbait?

Bilboko Radio Popularri egindako adierazpenetan, Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak azaldu du “higadura eta eskari pertsonalak” izan direla bi sailburuak euren postuetatik kentzeko arrazoiak.


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude