1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

  • Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.

Argazkia: AnimaNaturalis CAS International

2023ko irailaren 06a - 08:44
Azken eguneraketa:2023-09-11 12:40:37
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ikerketa xehea egin dute elkarte animalistek, Espainiako Estatuko 1.820 udalek herriko festetan zezenekin egiten dituzten ekitaldietara bideratzen duten diru publikoaren inguruan. 2019ko datuak dira, baina gutxi gorabehera urtez urte mantentzen direla diote azterlanaren arduradunek. Estatu mailan, gutxienez 42 milioi eurorekin finantzatzen dira ekitaldi mota hauek, baina ikerketaren arduradunek diote zifra askoz altuagoa izan daitekeela, “opakotasun handia” dagoelako diru kontuetan. Valentzia da zezenekin egindako festetara udalek diru gehien bideratu duten erkidegoa.

Hego Euskal Herrira etorrita, Nafarroan zezen tradizio handia egon arren halako festak herrien %28k baino ez dituztela antolatzen dio ikerketak, guztira 1.591 ekitaldi. Azkoiengoa da diru gehien bideratu zuen udala: 107.301 euro.

EAEn, herrien %18k antolatu zuen halako ekitaldiren bat, Espainiako Estatuan ekitaldi gutxien antolatzen eta diru gutxien jartzen duen erkidegoetako bat da. Ikerturiko urtean 170 ekitaldi antolatu zituzten guztira, batez ere Bizkaian, hurrena Gipuzkoan eta gutxien Araban. EAEn, zezenak erabiltzen dituzten festa gehien kontzentratzen dituen herria Azpeitia da.

“Herritarrek eskubidea dute jakiteko animalien tratu txarrak oinarri dituzten festetan zenbat diru publiko gastatzen dugun”, adierazi dute AnimaNaturalis elkartetik.


Animalien eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
Ka… ttuk!

Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Sanferminetako zezenketen aurkako protesta egingo dute gaur Iruñean

AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.


2023-06-19 | Ilargi Manzanares
Zezenketen aurka manifestatu dira ehunka lagun Bilbon

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.


Eguneraketa berriak daude