Bizkaiko Aldundiak apustu eta joko aretoei “mesede-tratua” eman izana salatu du EH Bilduk

  • Apustu etxeek eta joko aretoek ez dituzte zergak ordaindu beharko urrira arte. Bizkaiko Aldundiak hala erabaki du jokoaren sektoreko enpresak laguntzeko. EH Bilduk salatu duenez, Aldundiak ez du "jarrera bera beste sektore batzuekin lotutako negozioekin, ezta familiek ordaindu beharreko zergekin ere".


2020ko martxoaren 23an - 11:24
Argazkia: Bizkaiagaur
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Koronabirusak eragindako salbuespeneko egoera honetan, ondorengo neurri berezia onartu du Bizkaiko Aldundiak: “makina edo aparatu automatikoen ustiapen bidezko jokoaren gaineko zergaren autolikidazioen, eta dagokion errekarguaren, zenbatekoaren kontuko zordunketa, 2020ko lehen hiruhilekoari dagokionez, 2020ko urriaren 25 arte atzeratzen da".

Jokoarekin eta apustuekin lotutako enpresak laguntzako Aldundiak hartu duen erabaki honek "mesede-tratutzat" jo du EH Bilduk. “Beste hainbat enpresa ertain eta txiki eta autonomoei ematen ez zaien mesede tratua da Aldundiak joko-enpresarientzat onartutako neurria, kezkagarria dira horrelako negozioei pribilejioak ematea”, salatu du Arantza Urkaregi batzarkideak. Urkaregik ohartarazi du enpresa txikiek eta autonomoek, asko jota, ekainaren 1era arte atzeratu dezaketela zergen ordainketa.

Horren aurreran EH Bilduk proposatu du enpresari txiki eta ertainei eta herritarrei begira neurri bereziak hartzea "salbuespenezko egoera batean gaudelako". Hori dela eta, beste hainbat neurrirekin batera, errenta kanpaina luzatzea edo atzeratzea eta enpresari txiki eta autonomoei zerga atzeratzeko aukera bermatzea proposatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude