Bizkaian eta Gipuzkoan azken bi egunetan hiru egoiliar hil dira

  • Bigarren olatua hasi zenetik, Bizkaian zahar egoitzetako 37 erabiltzaile hil dira. Herrialde kaltetuena da.


2020ko irailaren 14an - 10:37
Argazkia: Dani Blanco.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gara egunkariak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako azken datuak jaso ditu. Horien arabera, bigarren olatuan Bizkaian 37 egoiliar hil dira eta 116 gaixo daude momentu honetan. Horietatik 23 erietxean daude. Azken bi egunetan zortzi erabiltzaile ospitaleratu dituzte. Ondoko udalerrietakoak dira gaixotutako gehienak: Zamudio, Barrika, Bilbo, Sestao, Mungia, Getxo, Bakio eta Elorrio. Mungiako San Jose-Etxe Alai eta Bilboko DomusVI Miraflores egoitzak dira kaltetuenak. Bakoitzean hogeina kutsatu izan dira.

Birjinetxe egoitza gaixoak jasotzeko prestatu zuten lehenengo olatuan eta orain ere egiteko bera du. COVID-19ak kutsatutako 56 egoiliar daude une honetan. Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi du Birjinetxe egoitzan dauden gaixoak eta gainerako egoitzetakoak kontuan hartuta, 195 kutsatu daudela uneotan. Zahar egoitzei dagokienez, Euskal Herriko herrialderik kaltetuena da Bizkaia.

Irailaren 19an, Pentsiodunen Mugimenduak eta Babestu Bizkaia egoiliarren senideen elkarteak protesta egingo dute Bilbon. Plaza Biribiletik eta Eliptikotik abiatuko dira lau zutabetan eta Foru Aldundiaren egoitzara iritsiko dira. 12:00etan izango da protesta.

Gipuzkoan bost hildako bigarren olatuan

Bigarren olatuan 61 egoiliar gaixotu dira. Donostiako bi egoitzatan, Errenteriako batean eta Hernaniko beste batean bizi dira. 61 horietatik hamabi erietxeetan daude eta 35 Eibarko Ospitaleko unitate berezian. Abuztuaren 11tik bost pertsona hil dira birusak eraginda.

Irailaren 12an Eskoriatzan protesta egin zuten Gipuzkoako Senideak elkarteak, Pentsiodunen Elkarteak, Irauli Zaintza elkarteak eta hainbat sindikatuk. Egun osoko protestei ondoko izenburua jarri zieten: Sos erresidentziak: zaintza erdigunean".

Nafarroan hiru adineko

Naiz.eus-ek jasotako informazioaren arabera, Nafarroako Gobernuak ez du zehaztu etxean edo zahar egoitzatan bizi ziren, baina jakinarazi du adineko hiru pertsona gehiago hil direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07 | June Fernández
Meloi saltzailea
Abaguneak

Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Eguneraketa berriak daude