Bilbon gerraren konplize izateari ezetz esan diote

  • Elkarretaratzea egin dute Bilbon, otsailaren 9an, Bahri Yambu itsasontziaren porturatzearen aurka. Protesta deitu duten taldeek, euren artean Ongi Etorri Errefuxiatuak, “Gerra hemen hasten da” eta Amnistia Internazionala, salatu dute itsasontzi arabiarra Bilboko portura gerturatu dela. Duela bi urte ere porturatu zen itsasontzia Bizkaiko uretan, baina armarik kargatu gabe egin zuen alde, hainbat eragileren protestengatik


2020ko otsailaren 10ean - 12:02
Elkarretaratzea Arriagan Bahri Yambu itsasontziaren porturatzearen aurka.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arabia Saudiko bandera duen itsasontzi hau ez da berria euskal uretan. Duela bi urte itsasontzi honen berri izan zen. 2017ko martxoan jakin zen Bilbotik armak bidaltzen zirela Arabia Saudira, eta handik urtebete eskasera izan zen armak kargatzeko saiakera. Protesta handiak izan ziren Bilboko portuan, Greenpeace erakundea tartean zela, eta azkenean armarik gabe egin zuen alde itsasontziak.

Oraingo honetan egoera berdintsuan dago itsasontzia. “Gerra hemen hasten da” kolektiboak arma horiek Yemengo gerran erabiliko dituztela salatu du. Gerra horretan 200.000tik gora dira hildakoak jada; erdiak haurrak.

Bilboko portuaren eta erakundeen onespena dutela giza eskubideak urratuko dituztela azpimarratu nahi izan du “Gerra hemen hasten da” taldeak, eta duela bi urteko emaitza bera lortzeko borrokan jarraituko dutela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
2025eko maiatzaren 12
Euskal armagintza industria eztabaidagai (IV)
Moldaketa eraldatzailea

Eguneraketa berriak daude