Bilboko Etxeberria parkeko talde bortxaketaren kasua artxibatu egin du epaileak

  • Bilboko Etxeberria parkean sei gizonek bortxatu zutela salatu zuen 18 urteko emakume batek iazko abuztuaren 2an. Orain, epaileak kasua artxibatzea erabaki du baina ebazpena ez da behin betikoa, eta helegitea jartzeko aukera dago.


2020ko uztailaren 20an - 07:50
2019ko abuztuan talde bortxaketa gaitzesteko egindako mobilizazioa (Argazkia: Ecuador Etxea).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Abuztuaren 2an ertzainek sei gizon atxilotu zituzten, sexu erasoa egitea egotzita. Horietako bi espetxeratu zituzten, baina bat egun gutxira askatu zuten eta beraz, gizon bat da orain arte espetxean egon dena: epaileak erabaki zuen espetxean mantentzea, emakumeak egindako erasotzaileetako baten zaurien deskribapenak bat egiten zuelako gizon honen zauriekin.

Bilboko 4. instrukzio epaitegiak talde bortxaketa kasu hau artxibatzeko eman dituen argudioen artean, adierazi du "kontraesanak" daudela salaketan esandakoaren eta ikerketan orain arte jaso dutenaren artean, eta "ez dago oinarri nahikorik deliturik egon zela frogatzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude