Bilboko talde bortxaketaren auzian akusazio gisa arituko da Bilboko Udala

  • Abuztuaren hasieran jazotako erasoa ikertzen ari dira oraindik. Asteartean eta asteazkenean egin dizkiete ezagutze saioak akusatuetako bosti, eta emakumeak hiru ezagutu ditu. Epailea DNA azterketen zain dago.


2019ko abuztuaren 22an - 12:47
Talde bortxaketa gaitzesteko egindako mobilizazioa (Argazkia: Ecuador Etxea)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Abuztuaren lehenean gertatu zen, Bilboko Etxebarria parkean: 18 urteko emakume bat taldean bortxatu zuten 18 eta 36 urte bitarteko sei gizonek. Ertzaintzak sei gizonezko atxilotu zituen, eta horietatik bi daude espetxean. Gertakariaren gaineko ikerketa martxan da oraindik, eta Bilboko Udalak akusazio gisa aritzea onartu du. Berriak Udaleko iturrien bidez jakitera eman duenez, asteazkenean formalizatu zuen udalbatzak pertsonatzea Bilboko Udalaren zerbitzu juridikoen aurrean. Kasua ikertzen ari den laugarren instrukzio epaitegian aurkeztu dute eskaera.

Sei akusatuetatik bosti egin dizkiete ezagutze saioak asteartea eta asteazkena bitartean. Astearteko saioan izandako bi akusatuak ez ditu identifikatu erasoa jasan zuen emakumeak. Horietako bat espetxeraturiko bi gizonetako bat da, eta epaileak erabaki du espetxean mantentzea, emakumeak egindako erasotzaileetako baten zaurien deskribapenak bat egiten zuelako gizon honen zauriekin.

Asteazkenean egindako saioan izan ziren hiru akusatuak bai, identifikatu egin zituen emakumeak. Hala bada, honen abokatuak eta fiskalak hirurak espetxeratzea eskatu zuten. Kasu honetan, baina, epaileak aske utzi zituen hirurak. Erabaki hori hartzeko arrazoiak ondokoak izan dira: bortxaketa jazo bitartean beraietako bi beste toki baten zeudela frogatzen duten irudiak dituztela; eta astearteko saioan emakumeak identifikazio oker bat egin zuenez, honakoan ere kale egin ahal izan zuela.

DNA azterketen zain dago epailea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Iker Ruiz de Infante  |  Joseba Zuzaeta  |  Araba Bizirik plataforma  |  Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik
#5
Patxi Saez Beloki
Azoka
Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.