San Frantzisko auzoko etxegabetze bat salatu du Bilboko AZET Etxebizitza Sindikatuak

  • AZET Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzea egin du ostegunean Abandoko Venezuela Plazan, Alami eta bere familiaren etxegabetze egoera salatzeko. Horrekin batera, etxegabetzea "berehala" gelditzeko eta familiari ordezko bizilekua bermatzea eskatu dio Bilboko Udalari eta Blackstone funts putreari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko ekainaren 2an - 07:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Blackstone putre funtseko etxe batean bizi diren Alami eta bere familiaren etxegabetzea salatzeko elkarretaratzea antolatu du AZET Etxebizitza Sindikatuak. Izan ere, Udalak duela egun batzuk jakinarazi die ekainaren 20an kaleratuko dituztela.

"Gerra emango dugu"

Sindikatuko kideek Alami eta bere familiarekiko gertutasuna adierazi dute. Hala, babes osoa eskainiko diela adierazi dute: "Argi daukagu Alami eta bere familia ez direla kalean geratuko. Hor egongo gara eta gerra emango dugu!"

 


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.