ARGIA.eus

2021eko uztailaren 28a

Larunbatean Nafarroan egingo diren oposizioetan ingelesak balioko du, euskarak ez

  • Aingeru Epaltza idazleak Diario de Noticias egunkarian gogorarazi du, bihar beste behin, Nafarroako oposizioetan ingelesa jakitea baloratuko dela, eta aldiz, euskara batere ez. Sindikatuek eta euskalgintzak kontra indar gutxi egin dutela ere salatu du.

ARGIA @argia
2014ko apirilaren 25a
Lan publikorako oposizioetan ingelesa balioestea eta euskara gutxiestea salatu dute bi herritarrek.

Epaltzak dioenez, 35 deialditan, 210 lanpostutarako, erabili da hizkuntzak baloratzeko sistema hau: “Ia sindikatuen oposiziorik gabe (ELA, non egoten zara halakoetan?), eta euskararen aldeko mugimendu antolatuaren aldetik ere gutxi, oso gutxi”.

Arartekoak bi herritarren kexak jaso ditu eta haiei arrazoia eman die. Ordea, Arartekoak esandakoa ez da loteslea eta Epaltzak dioenez, “gobernuari Arartekoaren aholkua belarri batetik sartu eta bestetik atera zaio. Larunbat honetan, apirilak 26, NUPen Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko oposizioa hasiko da. Ingelesarekin. Euskararik gabe. UPNk Nafarroa amesten duen moduan”.  

ARGIA astekariko artikuluan Ander Perezek kontatu zuenez, 2010ean hainbat sindikatuk, Behatokiak eta Administrazioan Euskaraz Taldeak Nafarroako Gobernuak oposizioetan ingelesa baloratzen zuela ohartarazi zuten.

Lanpostu publikoa lortzeko proba haietan merituak ez ziren kontuan hartzen, eta aldiz, ingeleseko azterketa zegoen. Beraz, ingelesa jakitea ez zen derrigorrezkoa, baina ingeleseko proba gainditzen zuenak proba orokorrean lortutako emaitzari %10erainoko puntuazioa gehitzeko aukera zeukan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Euskara Nafarroan kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude