Ingelesak euskarak baino gehiago

  • Nafarroako Arartekoak lan publikorako oposaketetan ingelesa euskara baino gehiago baloratu ez dezan eskatu dio gobernuari. Bi herritarrek egindako salaketaren ostean dator eskakizuna, Arartekoak arrazoia eman baitie eskaerei.

Ez da kontu berria. 2010ean, dagoeneko, LAB, ELA, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek zein Behatokiak eta Administrazioan Euskaraz Taldeak ohartarazi zuten Gobernuak oposaketetan ingelesa baloratzen zuela. Euskara, ordea, ez. Orduan salatu zutenez, UPNren gobernuak trikimailua erabili zuen oposaketetan ingelesaren jakintza baloratzeko. Gobernuak oposaketa gisa mozorrotu zituen oposaketa-lehiaketa zirenak (aurrenekotan proba baino ez da baloratzen; bigarrenean, ordea, probaz gain bestelako merituak ere hartzen dira kontuan). Ingeles proba gainditzen zuenari proba orokorrean lortutako emaitzari %10erainoko puntuazioa gehitzeko aukera eskaini zion exekutiboak. Hala, ingelesaren jakintza derrigorrezko ez, baina erabakigarri suertatu zen lan publikorako hainbat deialdi gauzatzerakoan.

Prozedurak 2009ko foru ebazpen bat du abiapuntua. Funtzio publikoko zuzendari orokorrak argitaratutako agirian zehaztu zen A eta B mailako probek ingelesezko jakintza baloratu zezaketela, oinarrizko ariketa guztiak gainditutako hautagaiei kalifikazioa hobetzeko aukera emanez. Ebazpen hura ez zen Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratu, gobernuak dioenez, “ez duelako arau izaerarik, eta hortaz, ez delako derrigorrez bete beharrekoa”. UPNk, hala, ebazpen horrena aholkua baino ez zela argudiatu zuen. Baina Joseba Otano Administrazioan Euskaraz Taldeko kideak dioenez, prozedura era sistematikoan ezarri da ordutik aurrerako deialdietan.

Egoeraren aurrean, bi herritarrek kexa bana aurkeztu zuten Arartekoaren aurrean. Zehazki, bi deialdietako (Ogasuneko teknikari eta Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzailearen ondokorako postuetarako) oinarriak bertan behera uztea eskatu zuten, bertan, aurretik azaldutako prozedura jarraituz, ingelesaren jakintza baloratzen zelako, eta euskararena ez. Arartekoak gaiaren inguruko azalpenak eskatu zizkion Gobernuari eta herritarrei arrazoia ematea erabaki du. Euskararen Legea eta Justizia Auzitegi Nagusiak 2004an emandako epai bat erabili ditu argudio. Lehenengoan zehaztu eta bigarrenean berresten den modura, euskara Nafarroako berezko hizkuntza dela oroitarazi du Arartekoak, eta hortaz, ingelesa baloratzeko prozedura bi agiri horiek diotenaren aurkakoa dela ebatzi du. Hala, 2009an onartutako ebazpena –ingelesaren balorazioa aitortzen duena– beste bi arauen menpe dagoela adierazi du, horiek maila handiagokoak direlako. Zentzu horretan, atzerriko hizkuntza bertakoa eta neurri batean koofiziala den euskara baino gehiago ezin dela baloratu azpimarratu du, “kasu justifikatuetan” salbu.

Otanok epaia ongi dagoela uste du, baina Arartekoaren ebazpenak lotesleak ez direnez, Gobernuak kasurik ez egitea espero du. Horren aurrean, bide judizialari ekitea litzateke azkeneko aukera, baina ohartarazi duenez, oposiziogile batek baino ezin du salaketarik jarri. Hortaz, eta herritarrek gaur egun epaiketa judizialak euren kabuz ordaindu behar dituztela kontuan hartuz, zaila ikusten du inork bide horri ekitea. Edonola, Arartekoaren ebazpena “presio tresna” gisa erabili daitekeela uste du, Gobernuak, behin betikoz, prozedura aldatu eta lan publikoko deialdietan euskara diskriminatzeari utz diezaion.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude