Ostegun honetan jarriko ditugu musutruk Bizi Baratzeako lehen bi laminak


2018ko maiatzaren 30ean - 10:57
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maiatzaren 31n hasita, ostegunero jarriko ditugu publiko ARGIAren Azokan Bizi Baratzeako bi lamina. Asisko Urmeneta, Unai Iturriaga, Mattin, Ainara Azpiazu "Axpi", Antton Olariaga, Zaldieroa, Unai Gaztelumendi eta Joseba Larratxe komikilariek, Jakoba Errekondorekin batera herriz herri eman dituzten KomikHitzaldietan momentuan sortutako marrazkiak dira. Lamina bakoitza bakarra da, originala alegia.

ARGIAk bihotzez eskertzen die marrazkilari hauei, beren artelanak ARGIA Jendeari emateagatik. Izan daitezela, herritarrok ARGIA sendotzen jarraitzeko pizgarri.

Bihar eskuratu ditzakezun bi laminak: Bizi Baratzea 1 eta 2

 

Hauexek dira maiatzaren 31n, goizeko 10:00etan publiko jarriko diren laminak. ARGIAren Azokan frogatzen ari gara ARGIA Jendeak badakigula eman eta hartzen, guztion onura elikatuz. Horregatik, ARGIA kide bakoitzak irudi bakarra hartu ahal izango du, aberastasun ilustratu hau ahalik gehien banatu dezagun:

 

 

 

 

Ezaugarriak:

- Kartoi gogorrean eginak

- Neurriak: 35 zm x 50 zm.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azoka
2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

2021eko azaroaren 7
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren egilea
“Markatu nauten ikasleak dira liburu honen oinarria”

2021eko azaroaren 4
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren aurkezpena
"Akatsak izan behar du ikasteko oinarri, baina zenbatetan onartzen dugu akatsa eskolan?"

2021eko azaroaren 3
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren egilea
“Markatu nauten ikasleak dira liburu honen oinarria”

2021eko azaroaren 3
Garbiñe Larrea Iturralde | "Sendabelarrek dakitena" liburuaren aurkezpena
"Liburu hau aterata atseden handi bat hartu banu bezala sentitzen dut, hainbat gai transmititu izanagatik"

Eguneraketa berriak daude