BIDEOA | Honela egin die eraso Israelgo armadak kazetariei

  • Al Jazeera hedabidearentzat lan egiten duen Hoda Abdel-Hamid kazetariak bideo labur bat zabaldu du Twitter bidez, zeinean ikusten den Israelgo armadak Gazako sarraskiaren berri ematen ari diren kazetariei eraso egin ziela.


2018ko maiatzaren 16an - 09:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Kazetariak jo-puntuan jarrita ez da Gazako problema desagertuko", adierazi du Abdel-Hamidek bideoarekin batera idatzi duen txioan.

2014tik Israelek palestinarren kontra abian jarritako ofentsibarik handiena izaten ari da azken egunetakoa eta hildakoen kopurua 60tik gorakoa da jada.

Hil diren pertsonen izen-abizenak eta adinak jasotzen ari gara albiste honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude