Al Jazeera hedabidearentzat lan egiten duen Hoda Abdel-Hamid kazetariak bideo labur bat zabaldu du Twitter bidez, zeinean ikusten den Israelgo armadak Gazako sarraskiaren berri ematen ari diren kazetariei eraso egin ziela.
"Kazetariak jo-puntuan jarrita ez da Gazako problema desagertuko", adierazi du Abdel-Hamidek bideoarekin batera idatzi duen txioan.
Targeting journalists won’t make the Gaza problem go away : pic.twitter.com/vmAFyVv5zX
— Hoda Abdel-Hamid (@HodaAH) May 15, 2018
2014tik Israelek palestinarren kontra abian jarritako ofentsibarik handiena izaten ari da azken egunetakoa eta hildakoen kopurua 60tik gorakoa da jada.
Hil diren pertsonen izen-abizenak eta adinak jasotzen ari gara albiste honetan.