Badon* antzezlanaren aurrestreinaldia egin dute Azpeitian, azaroaren 23an. Estreinaldi ofiziala abenduaren 1ean egingo dute, Gasteizen.
Batzuentzat izango da jauzi lunatiko bat, beste batzuentzat Ipar Polora bidaia. Gutxien axola duena horixe da: nora. Ohiko eskemetatik kanpo, alkimia bat da Badon*, asterisko-asterisko-asterisko. Inboluzio bat ere bada. Opera garaikidea deitu dioten antzerki postdramatikoa, AEK-k eta Korrikak antolatutako kultur sorkuntzarako bekaren irabazlea, euskal kultura eta haren kanonak –zentzu batean binarismoa ere bai– berrikusteko asmoz egindako lana. Etorkizun utopiko espekulatibo bat dakarkigute Ines Osinaga, Marina Suarez, Ainara Gurrutxaga, Oihana Vesga, Xanti Agirrezabala, Patxi Suinaga eta Itziar Garaluzek. Norberak hausnar dezala nora garamatzaten. Irundik Baionara egingo du bidaia Korrikaren lekukoak, hori ziur; esan dezakeguna da beste esfera batzuetan mugitzen dela bidaia hau.
Utopian murgildu gaituzte Azpeitiko Soreasu antzokiko bisitariok. Itzali mugikorrak eta ohiko betebehar zerrendarekin batera, geure buruak ere hegaldi moduan jartzeko gonbita egin zaigu. Irten behar duena orain irten dadila; hori esan eta ez da inor altxa eserlekutik. Hegaldi moduan jartzeko lehen urratsa, begiak itxi eta arnasari erreparatzea. Burmuinak hackeatu-ko dizkigutela abisatu dute. Prestatu, beraz. Jendartean horrela egotera ohiturik ez gaudenontzat, apur bat bortitz suerta daiteke ilunetan eta hainbat minutuz ahots bat altu aditzen eta agintzen egotea, baina ez beldurtu gehiegi, ez da luze egiten-eta. Arimak askatzeko behar dira horrelako pausak. Bidaia existentzial baterako sarbidea markatzen du hasierako tempoak, eta antzerkiak bere-berea duen ezaugarria ere bada ikuslegoa deseroso jartzea. Eserleku erosoak ditu Soreasuk, aurrestreinaldi honen ostean antzoki majoak beharko ditu Badon*-ek, funtzioa ondo ezaugarritzeko nahitaezko, muntaia, besteak beste, handia baitu zinez. Ordu eta erdiko saio bizigarri eta atsegina izan da, eta Euskal Herrian barna ziur bira polita egingo duela.
Opera batek berezko duen dramaturgiaz gain, bestelako baliabide garaikideak ere uztartzen ditu proiektuak, musika elektronikoa kasu. Duen iruditeria zinez da aberatsa, egiten dituzten itzal-jokoak, erritmo demasak, eta literatur errezitaldi klasiko gisa hauteman genitzakeenak beste zerbait bihurtzen dituzte, mila eta bat buelta eman gabe.
Opera bat dela esango dizute, eta opera bat da, baina ez zentzurik klasikoenean. Operak ez ditu zertan ohiko eskemak jarraitu. Zisneak ikusiko ditugu operan, lakurik gabe ordea. Elitismorik gabeko iruditeria duen opera bat ikusiko dugula kontatzen zuen Marina Suarezek Berrian. Elegantzia handia du Badon*-ek, alajaina.
Abenduaren 1ean estreinatuko da, ofizialki, Gasteizko Principal antzokian. Donostian izango dira 17an, urte berriarekin batera Bilbon, eta hortik aurrera Euskal Herriko hiri eta herri askotan ziur –besteak beste, udaletako kultur teknikarien topaleku izan zelako Soreasu–.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]