23. edizioaren leloa Harro Herri izango da, “euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasunaren adierazle eta erakusle”. Martxoaren 14tik 24ra igaroko du Euskal Herria Korrikak. Azterketak euskaraz kolektiboa omenduko dute, Frantziako Estatuko hizkuntza-legeari aurre eginda, baxoa eta brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen duten ikasle eta irakasleak gogoan.
Azaroaren 16an, Donostiako San Telmo museoan, erakutsi ditu AEK-k 2024an egingo den Korrikaren mezua, iruditeria eta leloa. Ekitaldian Korrikaren “bidelagunak” elkartu dira eta argazkia atera dute “euskal komunitatearen indarra eta harrotasuna erakusteko”. 23. edizioa Irundik abiatuko da eta Baionan bukatuko da. Martxoaren 14tik 24ra bitartean zeharkatuko du Euskal Herria.
Leloa, Harro Herri
Lelo hori zergatik hautatu duten azaldu dute aurkezpen ekitaldian: “Aurreko edizioko parte-hartze masiboak argi utzi zuen gure hizkuntzaz harro gaudela eta guztion artean komunitate sendoa osatzen dugula. Oztopo guztiak gainditzeko gai den herri harroa, eta harro Korrikan”.
Aitziber Balantzategi AEK-ko Artezkaritza kontseiluaren lehendakariak azaldu du aurreko Korrikako indar-erakustaldia oso iltzatuta dutela: “Korrikak herri-aldarri alaia eta tinkoa izan nahi du”. Harrotasuna konformismoarekin ez nahasteko azpimarratu du Balantzategik eta erakundeak interpelatu ditu, eta euskararen normalizazioan duten ardura garrantzitsua ekarri du gogora: “Herritarren ahaleginaz batera, hizkuntza-politika ausartagoa eta inbertsioak egin behar dituzte”.
Azterketak euskaraz, omendua
Ipar Euskal Herriko kolektiboak, Azterketak euskaraz-ek, baxoa eta brebeta euskaraz egitea eskatzen die Frantziako Estatuari. Ane Elordi Korrikaren koordinatzaile nagusiak gazte horiek egindako hautua azpimarratu du: “Gazte hauek beren ikasketen une oso erabakigarrian, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egin dute, beren notak eta etorkizun akademikoa kaltetuak izango direla jakitun”.
Aurten, urteko kanpainarik onenaren Argia Saria jaso zuen kolektibo horrek.
Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]