Navaleko langileen ustez kontratu berriak ez du denentzat lanik ziurtatuko

  • Ferry bat eraikitzeko kontratua sinatu du Sestaoko La Naval ontziolak eta horri esker bi urterako lan karga ziurtatu du. Langileen ustez ez da nahikoa denek lan egin ahal izateko.


2014ko maiatzaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Honelakoa da Sestaon eraikiko duten ferry berria. Bi urteko lana ziurtatu dio ontziolari (argazkia: Deia).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ontziolako langileek hilabeteak daramatzate enpresaren egoera larriaz kezkatuta eta lan karga eske mobilizatzen. Manifestazioak, itxialdiak eta hainbat adierazpen publiko egin dituzte, baina egoerak atzera bueltarik gabea ematen zuen martxoan 200 langileri eragiten zien Enplegu Erregulazio Espedientea onartu zenean.

Herbehereetako Royal N.V. Texels Eigen Stoomboot Onderneming (TESO) enpresarekin adostutakoari esker ordea, bi urterako arnasa izango du Bizkaiko ontziolak. 1.750 lagun eta 350 ibilgailu garraiatzeko moduko itsasontzia eraikitzeko eskatu diote La Navali eta hura eraikitzeko 600.000 orduko lana beharko dela aurreikusi dute. Naiz.info-n irakur daitekeenez, “konpetentzia estua” egon da ferrya zein enpresak eraikiko erabaki bitartean ontziola europarren artean.

Agerkari berak jaso du lagileak ordezkatzen dituen enpresa batzordearen iritzia. Haien arabera, albistea ona da, baina ez behar bezainbeste. Ontziolaren jarduera falta hein batean konponduko duela uste dute, baina ez duela ziurtatzen langile guztientzat beharra egongo denik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ontzigintza
2018ko azaroaren 20
Ez hanka ez buru
La Naval, negoziazio mahaia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!