La Naval konkurtsoan, 'Living Stone' ontziolatik kanpo, eta langileen etorkizuna kolokan

  • Langileek hiru hilabeteko erregulazio espedientea onartu dute, kable-ontzia amaitzeko “bermeak” edukitzearen ordainetan. Gaur aurkeztuko du konkurtsoa ontziolaren zuzendaritzak.


2017ko urriaren 06an - 10:07

La Navaleko langileek etorkizuna oso beltz dutela badakite, enpresak konkurtsoa aurkeztu baitu gaur, horretarako epea agortuta. Baina arnasaldi txiki bat izango dute hala ere. Sei hilabetez beharrean, etxera hiru hilabetez bidaltzeko akordioa adostu dute zuzendaritzarekin, eta horrez gain Living Stone ontzia beraiek –eta La Navalen hornitzaile eta azpikontrata ugariek– amaitzeko bermeak ere bai.

Kable-ontzia asteazken arratsaldean atera zuten Sestaoko ontziolatik eta Santurtziko moila batera eraman dute jabearen eskariz. Duela aste bi Tideway armadore belgikarrak ezkutuan eta baimenik gabe atera nahi izan zuen ontzi erraldoia, La Naval konkurtsoan sartuz gero amaitu gabe geratuko zen beldurrez.

Sei edo zazpi hilabeteko lana geratzen da oraindik ontzia errematatu arte eta ontziolatik kanpo egingo dute hori; La Navaleko hornitzaileak ariko dira batez ere horretan. La Navaleko langile gehienei –181 lagun–, berriz, abenduaren amaiera arte espedientea irekiko diete; soldataren %100 kobratuko dute denbora horretan.

Zuzendaritzak denbora irabazi nahi du, hurrengo urteari begira Herbeheretako armadore batek bi draga enkargatu baitizkio eta hori finantzatuko duen inbertitzaile bat aurkituko balitu aurrera jo ahal izango luke.

Manifestazioa Barakaldon

Barakaldon ehunka lagunek manifestazioa egin dute ostegun arratsaldean, La Navalentzat irtenbide bat eskatzeko. Ontziolako ia 300 langileez gain, beste ehunka aritzen dira hornitzaile gisa eta itxierak “Ezkerraldearen heriotza” ekarriko lukeela diote.

“Ez dugu behar La Navalen etorkizunarekin jolastera etorriko den inbertitzaile bat” diote langileen ordezkariek, eta “egiazko” bideragarritasun plan bat eskatu dute La Navalen. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote gehiago inplikatu dadila sektorearekin eta jar dezala martxan behingoz duela hilabete eskatu zuten negoziazio mahaia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ontzigintza
2021-03-10 | ARGIA
La Navalen likidazioa beste urrats bat da Ezkerraldeko desindustrializazioan, ELAren ustez

ELAk salatu du La Navalek jasan duen desegite eta likidazioa, eta berentzat, amaiera ez da ezustekoa. "Gasteizko Gobernuaren industria-politika ez da existitzen, eta Ezkerraldea desindustrializatzen ari da", adierazi dute.


Euskaldunaren kolapsoa

Abenduaren 1ean, duela 35 urte, Euskaldunako langileen emazteek 24 orduko itxialdia egin zuten. Itzaleko borroka horren lekuko da Nosotras las mujeres de Euskalduna dokumentala. Euskaldunako beharginek egunak zeramatzaten poliziari ahal zuten guztiarekin aurre egiten... [+]


2019-03-05 | ARGIA
La Navaleko 173 langileak kaleratu ditu epailearen ebazpenak

Sestaoko (Bizkaia) ontziolako enpresa zuzendaritzak jakinarazi duenez epaitegiak igorri du ebazpena, zeinaren arabera langileak La Navaleko behargin izateari utzi dioten otsailaren 28az geroztik.


Arcelorrek zazpi eguneko lan-erregulazio plana iragarri du 2019rako

Espainiako Estatuko lau lantegitan eragingo du; tartean, Etxebarrin eta Lesakan. Datorren urtarrilean, otsailean eta martxoan izango da.


"Prestige"-ren hondamendiak 1.500 milioiko kalte ordainak izango ditu

Inoizko hondamendi ekologiko handiena eragin zuen gertakariaren auzia erabat amaitu dela adierazi du Gorenak. Espero baino hiru aldiz gehiago da kalte ordainen zenbatekoa.


Eguneraketa berriak daude